abst0006.gif


Euskal Herrian ere aldaketa klimatikoa




Faktore klimatikoak


Klima grezieratik dator, klima hitzetik, dator eta Eguzkiaren inklinazioari egiten dio erreferentzia. Garrantzitsua da eguraldia eta klima hitzak ez nahastea. Lehenengoa, une zehatz batean dagoen atmosferaren egoeraz aritzeko erabiltzen dugu, eta klima berriz, eskualde batean ematen diren baldintza atmosferikoen multzoa da, hau da, klima urteetan zehar eskualde batean izaten den eguraldi atmosferikoaren konstanteen segida da.
Lurreko gune zehatz bateko klima ez da soilik latitudearen (hau da Eguzkiaren inklinazioak ematen duena) araberakoa izango, altitudea, zoru mota, ozeanoarekiko distantzia, mendiekiko erlazioa etab. ere, kontuan hartu beharko ditugu.
Klima bat definitu ahal izateko honelako faktoreak kontuan hartu behar ditugu: batez besteko tenperatura, prezipitazioak, presio atmosferikoa, haizea, airearen hezetasuna, eguzkitan egiten diren orduak etab.
Klimaren faktore nagusiak aztertuko ditugu:

  • Prezipitazioak. Toki batean egoeratan (euritan, elurretan, kazkabarrean) erortzen den ur kopurua da. Plubiometroaren (Toki zehatz bateko prezipitazioak neurtzeko erabiltzen den tresna.) bidez neurtzen da, eta metro koadro bakoitzeko litrotan edo mm-tan adierazten da.

  • Tenperaturak. Airearen bero maila adierazten dute. Termometroaren bidez, eta gradu zentigradotan (º C) neurtzen da. Leku zehatz bateko tenperatura maximoak, minimoak edo batez bestekoak eman ohi dira.

  • Presio atmosferikoa. Lurrazalaren puntu batean dagoen aireak egiten duen presioa da. Barometroaren (Toki zehatz bateko presio atmosferikoa neurtzeko balio duen tresna.) bidez neurtzen da eta milibareetan (mb.) adierazten da. Eguraldiari buruzko mapetan isobaren bidez azaltzen da, eta horiek atmosferan presio bera duten puntuak batzen dituzten lerroak dira. Presio hori 1.015 mb-tik beherakoa denean (behe-presioak edo ekaitza, B), hodeiak agertzen dira eta euria egiten du. 1.015 mb-tik gorakoa denean (goi-presioa edo antizikloia, A), ez dira hodeiak sortzen eta eguraldia lehorra izan ohi da.Urtetan klimaren faktoreak aztertu ondoren, hainbat eremu klimatiko daudela jakin da. Horiek Ekuatorearen bi aldeetara eskualde zabaletan banatzen dira.


Klimak.png


Klima hotzak


Klima hotzen artean, bi klima mota bereiziko ditugu: mendikoa eta polarra.

  • Mendiko Klima tropikoen arteko eremuko, eta eremu epeleko mendikateetako eta mendi garaietako klima da. Gora egin ahala, tenperaturak behera egiten duenez, (1.000 m-ko 6 ºC gutxi gorabehera) gailur altuenetan oso tenperatura baxuak egoten dira neguan eta epeltxoagoak udan, nahiz eta askotan 10 ºC-ra iritsi ez.Prezipitazioak ugariak izaten dira; neguan batez ere, elurra egiten du. Elurra pilatzen denez, gune honetako ibaiek uhaldi handiak izaten dituzte Hemengo faunan, otsoak, azeriak, oreinak etab. aurki ditzakegu.

  • Klima Polarra Lurraren iparraldeko eta hegoaldeko muturretan aurkitzen dugu, zirkulu polarren inguruan. Tenperaturak oso hotzak izaten dira, ia beti 0 ºC-tik behera. Prezipitazioak urriak izaten dira, eta egitekotan, elurra izaten da gehienetan.

Klima beroak



Hauek bi tropikoen artean aurkitzen ditugu. Hiru klima mota daude inguru honetan: klima ekuatoriala, klima tropikala eta basamortuko klima.

  • Klima ekuatoriala. Tenperaturak altuak izaten dira urte osoan, 25/27 °C ingurukoak. Tenperaturak oso gutxi aldatzen dira eta, horregatik, negurik ez dagoela esan daiteke. Prezipitazioak ugariak dira, urte osoan zehar 2.000 mm inguru. Ez dago urtaro lehorrik. Eremu klimatiko honetan daude munduko emari handieneko ibaiak, Amazonas eta Kongo besteak beste. Ondorioz, ibaiek gainezka egiten dute eta zenbait urtarotan uholdeak izaten dira.

  • Klima Tropikala. Tenperaturak altuak dira urte osoan zehar, baina urteko bi urtaroetan aldaketak egoten dira: udan 25/30 °C eta neguan 20/23 °C. Prezipitazioak batez ere, udan izaten dira, uda baita urtaro hezea; negua, aldiz, urtaro lehorra da. Dena den, urtean 1.000 mm-tik gorako prezipitazioak izaten dira.Ibaiak, izugarri aldatzen dira urtaroen arabera. Emaria (Ubide bateko toki zehatz batean (ibaia gehienetan) denbora unitateko igarotzen den ur kopurua.) aldatu egiten da urtaroen arabera. Urtaro hezean uhaldi handiak izaten dira eta, ondorioz, askotan uholdeak gertatzen dira. Ibai hauen artean ezagunenak hauexek dira: Niger eta Zambezi Afrikan, Orinoko Amerikan eta Ganges Asian.

  • Basamortuko Klima. Udan tenperaturak oso altuak dira (40 °C-tik gorakoak) eta neguan epelak (25 °C inguru). Egunaren eta gauaren artean, tenperatura-aldaketa (Toki zehatz batean eguna eta gauaren artean ematen den tenperatura aldaketa.) oso handia da, 40/45 º-raino irits baitaiteke. Oso euri gutxi egiten du eta gainera, oso irregularki; urtean 200 mm baino gutxiago egiten du.Ezin da hitz egin eremu horretako ibaiez, ez baitago ibaien ibilgu finkorik. Gehienez ere, wadiak (Gaur egun lehortuta dauden uraren ibilgu zaharrak edo ura soilik noizean behin eramaten dutenak. ) aurki daitezke, eta horiek gaur egun lehortuta dauden uraren ibilgu zaharrak, edo ura soilik noizean behin eramaten dutenak dira.

Klima epelak



Tropikoen iparraldera eta hegoaldera daude Klima epelak , Eurasiako eta Ipar Amerikako masa kontinental handietan. Hiru klima mota bereiz ditzakegu: mediterranearra, ozeanikoa eta kontinentala.

  • Klima mediterranearra: Neguak nahiko epelak izaten dira eta udak, berriz, beroak eta lehorrak. Prezipitazioak urriak eta irregularrak izaten dira eta urtean ez ditu 800 mm. baino gehiago egiten. Urtaro lehorrean, udan, ez du ia euririk egiten. Ibaiek ez dute emari handirik eta nahiko irregularrak dira, urtaroen arabera aldatu egiten baitira. Ibai motzak dira eta uhaldi eta agorraldi (Euri gutxiko garaien ostean ibaien emaria oso baxua edo minimoa izaten den garaia.) handiak izaten dituzte. Horrelako ibaien adibide ditugu Ebro, Rodano eta Po ibaiak.

  • Klima ozeanikoa: Amerikako eta Europako kostaldeko klima da. Tenperaturak nahiko epelak edo freskoak dira, baina ez da aldaketa nabarmenik izaten urtaroen arabera. Euria maiz egiten du eta urtean 900 mm. baino gehiago izaten dira. Ibaien emaria urte osoan antzekoa izan ohi da, udan apur bat behera egiten badute ere. Ibai ezagunenak Rhin, Sena eta Danubio dira.

  • Klima kontinentala: Kontinenteen barnean ageri da. Neguak hotzak eta luzeak izaten dira eta udak, berriz, beroak. Tenperatura-aldaketa handiak izaten dira eta prezipitazioak, berriz, urtean 600 mm ingurukoak. Landaredi mota nagusia taiga edo baso boreala. Badaude hosto iraunkorreko zuhaitzak ere, pinuak, izeiak eta urkiak, batik bat. Faunaren ezaugarri, hartzak, elur-oreinak, altzeak, otsoak etab. dira. Klima horretako ibai nagusiak Mackenzie, Lena, Volga eta Amur dira.



Izotz urdina


Gusturik gabekoa, usainik gabekoa eta kolorerik gabekoa. Horiexek dira uraren ezaugarri nagusiak, baina ez bere egoera guztietan. Normalean, zurira jotzen du egoera aldatzen duenean, adibidez, laino edo elur bihurtzen denean. Baina, batzuetan, harritu egiten gaitu, eta urdinez janzten da. Horren lekuko glaziarren izotzaren kolore urdina.

Zein da kolore horren jatorria? Glaziarren urdin azkarra argiaren absortzio-efektutik dator. Glaziarren izotzak ez du ia airerik, beste edozein izotz baina trinkoagoa da; beraz, modu ezberdinean jokatzen du argia hartzean.

Argia gorritik morerainoko kolore-nahasketaz osatua dago.

Glaziarren azalean jotzen duenean, argia koloretan zatitzen da, eta izotzak xurgatu egiten ditu kolore bakoitzaren energia kantitatearen arabera. Hau da, zenbat eta energia handiagoa izan hainbat urrutiago iristen dira koloreak bere bidean. Esan genezake izotzak ia kolore guztiak irentsi eta desagerrarazten dituela goiko geruzetan.

Argiaren kolore urdinak baino ez du behar adina indar glaziarraren bihotzeraino iristeko eta irauteko.

Emaitza? Naturan paisaia harrigarriak tindatzen dituen kolore urdin bizi ikusgarria.