abst0002.gif


Tasa demagrafikoa


boto0015.gifDENTSITATEA.

aaabiztanle03.png


Lurralde bakoitzeko biztanle kopuruaren eta azaleraren arteko erlazioari dentsitatea deritzo.

Hura kalkulatzeko biztanleria absolutua biztanleria horrek bizitzeko erabiltzen duen azaleragatik (kilometro koadrotan adierazirik) zatitu behar da.

Lurraren batez besteko dentsitatea 47,7 bizt/km2 da eta munduko biztanleria osoa lurraren azalerak dituen 130 km2-en artean zatitzetik ateratzen da.
Datu horren arabera leku batzuk besteekin aldera ditzakegu, biztanleriaren dentsitatea ez baita homogeneoa planeta osoan.

aaamundkodentzitatea.png


boto0015.gifBerezko hazkundea

Berezko hazkundea, jaiotzen eta heriotzen arteko aldea da. Positiboa edo negatiboa izan daiteke

boto0015.gifBiztanleriaren mugikortasun espaziala


Biztanleria hazi egin daiteke ala gutxitu daiteke mugimendu naturalek eraginda, baina baita migrazio mugimenduen ondorioz.
Migrazio mugimenduak biztanleria multzoak lurralde batetik besterako desplazamenduak dira, ohiko egoitza aldatuz. Norbanakoak bere jatorrizko tokia uzten duenean emigrante legez zenbatzen da, destinora heltzen denean aldiz immigrantea (edo etorkina) da. Aldi bat iragan ondoren emigratutako norbanakoak haien jatorrizko tokietara bueltatzen direnean itzulitakoak izena hartzen dute.

aaamigrazio.png


Migrazioak barnekoak dira Estatu baten barruan ematen direnean, normalean landa eremutik hirietara. Mugak gainditzen badira eta herriz aldatzen bada, kanpoko edo nazioarteko migrazioak dira.


boto0015.gifMigrazio-mugimenduen arrazoiak

Migrazio mugimenduen arrazoi nagusiak ondokoak:

  • Giza-arazoak: gerrak, jazarpen erlijioso, politiko, etnikoak,…

  • Ekonomikoak: Jatorrizko tokian lanik ez egoteak, eta destinoan ikusten diren bizi baldintza hobeek eta eskulan eskariak gutxien garatutako herrietatik garatueneranzko migrazioak errazten dituzte.

  • Katastrofikoak: sumendi baten erupzioak, lurrikara batek, suteek, uholdeek,… biztanleria haren ohiko egoitza tokietatik besteetara alde egitea eragin dezakete.

  • Sozio -kulturalak: hiriak bizitzeko duen erakargarritasunak landa munduko hainbat biztanlek egoitza aldatzea erabakitzea eragiten du haien seme-alabei aukera gehiago eskaintzeko asmoz. Aurkakoa ere ematen da, hirietan bizi diren pertsonak landa mundura aldatzea erabakitzen dute hirietako estresari aurre egiteko.

boto0015.gifMigrazio-mugimenduen ondorioak


boto0010.gifDemografikoak:

  • Biztanleria emigrantea gaztea izaten da, lan egin eta ugaltzeko adinean dagoena, hori dela eta, destinoak gaztetu egiten dira eta jatorrizko tokiak zahartu, bertan gelditzen direnak zaharrenak direlako eta ez direlako ugaltzen.

  • Beste ondorio demografiko bat, sexuen arteko desoreka dugu, normalean emakumeak baino gizon gehiagok emigratzen duelako, beraz destinoetan gizonezkoen proportzioa handiagoa izaten da eta jatorrizko tokietan emakumezkoena.

  • Landa munduko emigranteak hartzen dituzten hirien gehiegizko hazkuntza.

boto0010.gifEkonomikoak:

  • Emigranteek haien soldataren parte bat jatorrizko herrietara bidaltzen dute, hori dela eta, herri horien garapen ekonomikorako diru sarrera garrantzitsua ematen da.

  • Bestalde jatorrizko tokietan langabeziak behera egiten du biztanleria aktiboaren parte batek alde egin duelako beste toki batzuetara lan egitera, eta bitartean destinoan esplotatuak izan daitezke (soldata baxuak) edo lan ilegalak burutu (paperik gabeak.

  • Etorkinak jasotzen dituen herrian hazkunde ekonomikoa ematen da eskulan gehiago dagoelako eta kontsumoa gehitzen delako.

  • Landa eremuetan nekazaritzarako lurrak uzten dira, nahiz eta emankorrenak ez izan, eta horrek ingurugiro arazoak eragin ditzake: erosioa, baso suteak,…

  • Hiriak gehiegi hazten dira, askotan biztanleria etxebizitzak eta azpiegiturak baino azkarrago hazten da.

boto0010.gifKulturalak:

  • Migrazioek kultura ezberdinak mundu osoan zehar hedatzea dakarte.

  • Historikoki migrazioek aurrerapen teknikoak, landatzeko erak eta abar munduaren beste parteetara hedatzeko balio izan dute greziarrek, erromatarrek eta arabiarrek mediterraneoan egin zuten bezala.

boto0010.gifSozialak:

  • Emigranteei kosta egiten zaie destinoetan integratzea kultur mailako ezberdintasunak direla eta: hizkuntza, erlijioa,…

  • Emigranteek haien jatorrizko tokiekiko bizi duten deserrotzea, alde batetik ohiko kontaktua falta zaielako eta bestetik integratzeko gehiegizko nahiak haien identitate zeinuak galtzera eramaten dituelako.

  • Gizarte hartzaileetan emigrantearekiko errefusatze sentimenduak sortzen dira, atzerritarra delako soilik (atzerrikoarekiko xenofobia edo gorrotoa) edo ezaugarri fisiko ezberdinengatik (arrazakeria).


boto0015.gifMigrazioa Euskal Autonomia Erkidegoan


Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Industria-iraultzaren hasierako guneetako bat izan zen. Horregatik biztanleria XIX. mendetik hazten hasi zen 1970. Hamarkadaren hasiera arte, Gerra Zibilaren urteak kenduta. Beste herrialde batzuetatik etorritako pertsonak hazkunde horren arrazoi nagusienetakoa izan ziren.
Baina 80. hamarkadako industriaren krisitik eratorritako industria birmoldaketak eta jaiotza eta ugalkortasun tasak behera egiteak Euskal Autonomia Erkidegoak demografikoki atzera egitea ekarri zuten, eta hazkunde negatiboa izan zuen eskualdea bihurtu zen. Gainera, azken urteotan bueltatze migrazio mugimenduak ematen ari dira erretiratutako immigranteak haien jatorrizko tokietara itzuliz.

INEren 2007ko zentsuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan % 4,6 atzerritarrak dira, Espainian ematen diren portzentajeekin alderatuz baxuenetako dena, eta batez bestekoa den % 10aren erdia baino gutxiago.
Baina beste herrietako etorkinen etorrera beste herrialdeetan ematen dena baino txikiagoa bada ere, Eustaten datuen arabera, immigrazioak Euskal Autonomia Erkidegoaren hazkunde demografikoaren % 98a suposatu zuen 2005 urtean.


boto0015.gifBiztanleriaren piramideak



biztanlepiramidea.png

Biztanleria-piramidea estatistika-datuen ohizko bestelako ikus-adierazpen mota bat da.
Biztanleria-piramideak demografia, ekonomia edo gizarteari buruzko informazioa adierazteko erabiltzen dira, bertan adina eta sexuaren arabera sailkatutako biztanleriaren datuak eskala ezberdinetan adierazten direlarik.

Hiru motatakoak dira:

boto0001.gif1. Mailakako Piramidea, pagoda itxura daukana.
Adinari dagokionez oinarrian biztanleria gazte ugari duela adierazten digu, baina bizi-itxaropena eskasa da: gailurrean oso gutxi gelditzen baitira.
Sexuari begiratuta, gizonezkoak izaten dira nagusi baina nahiko orekaturik egoten dan. Gizonezkoen heriotza-tasa zertxobait altuagoa da.
Azpigaratutako herrietan ohikoak dira piramide hauek, Jaiotza-tasa altuak eta heriotza-tasa altuek eragindako bizi-itxaropen baxua adierazten dute. Oso biztanleria gazteak dira.


boto0001.gif2. Atzerako Piramidea, erreboil itxura daukana.
Oinarrian erdiko tarteetan baino biztanleria gutxiago dago, jaiotza-tasak behera egiten duelako eta gazte gutxiago dagoelako. Bitartean, gailurrean pertsona kopuru altua dago jendeak gero eta gehiago bizitzen delako.
Sexuari dagokionez, gizonezkoek heriotza-tasa handiagoa erakusten dute emakumeekin alderatuz. Garatutako herrietan ohikoak dira piramide hauek, jaiotza-tasak behera egin du oso azkar, eta heriotza-tasak aldiz denbora luzea darama kontrolaturik, bizi-itxaropena gero eta handiagoa izanik. Oso biztanleria zaharkituak dira, belaunaldien erreleboa ez dago bermaturik.


boto0001.gif3. Piramide Geldia, edo kanpai itxurakoa.
Erdiko adin tarteetan oinarrian dagoen adina pertsona dago. Biztanleria heldu eta agurea oso ugaria da
Sexua: Gizonezkoek emakumezkoek baino bizi itxaropen txikiagoa dute.
Garapen bidean diren herrietako ohiko piramideak dira, heriotza-tasa kontrolaturik dago eta jaiotza-tasen kontrolaren lehen zantzuak ikusten dira. Mailakako piramide batetik atzerako piramide baterako erdiko urratsa izan daiteke.
Zergatik emigratzen du jendeak?
  • Arrazoi ekonomikoak: Bizitza kalitate hobea bilatzen dute.
  • Arrazoi politikoak: Aurkako ingurune batetik ihes egin nahi dute (gerrak, jazarpen politiko edo erlijiosoak...).

information.pngNola egin biztanle piramide bat


Jardueraren egitura-aldagarriak


Biztanleriaren egitura profesionala haren lan irizpideen araberako sailkapena da.
Lehendabizi biztanleria aktiboa, lan egiteko arauzko adin tartean (herrien arabera 16 eta 64 urte bitartean) izanik lanean daudenak (langileak) edo lan egiteko prest daudenak baina lanik ez daukatenak (langabetuak); eta biztanleria pasiboa, lanik egiten ez dutenak horretarako adin tartetik kanpo daudelako (ume eta agureak), lan merkatura oraindik sartu ez direlako (ikasleak), ordainketa ekonomikorik jaso gabe haien etxeetan lan egiten duten emakumeak direlako, lan egiteko gaixotasun edota urritasunen bat daukatelako,… bereizi behar dira.


biztanleriactiboa.png
Herri ezberdinen arteko jarduera datuak alderatzeko Biztanleria Aktiboaren Tasa erabiltzen da, biztanleria aktibo osoa biztanleria osoarekin lotzen duena portzentajetan adierazirik.
Langabezia biztanleria aktiboaren barruan beste lan egoera bat dugu. Herri batek langabeziarekiko bizi duen egoera ezagutzeko langabezia-tasa erabiltzen da:


langabezia.png


Biztanleria aktiboaren egitura profesionala sektore-diagrama edo ziklograma batean adierazten da, bertan hiru sektore profesionalen jardueraren datuak proportzionalki azalduz.
Sektore profesional bakoitzaren proportzioa biztanleria aktibo osoarekiko aztertzen den gizartearen garapen mailaren adierazle bat izango da.

sektordiagrama.png




boto0013.gifLAN SEKTOREAK


boto0001.gifJarduera ekonomiko mota ezberdinak

Jarduera ekonomikoa mota askotakoa da eta erlazio ezberdinak ditu. Tradizionalki ekonomiaren banaketa sektoreka egin da:

  • Lehen sektorea: lehengai eta elikagaien oinarrizko iturria. Meatzaritza, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza biltzen ditu. Lehen sektorearen nagusitasuna gutxi garatutako ekonomien ezaugarri da.

  • Bigarren sektorea: lehengaien eraldaketarako jarduerak biltzen ditu . Industria, artisautza eta eraikuntza.

  • Hirugarren sektorea: ekonomiaren goreneko funtzioak, baliabide naturaletan zuzenean oinarritzen ez direnak: Merkataritza, zerbitzuak (osasuna, garraioak eta abar), turismoa, banka eta finantza-jarduera. Munduko herrialde aberats eta garatuenetan sektore garrantzitsuena da. Are gehiago, herrialde hauetariko askok, ia baliabide naturalik gabekoak, hala nola Holanda, beraien bizi maila altua mota honetako jardueretan oinarritzen dute.


lansektoreak00.png