16.png




Zerk egiten gaitu gizaki?

Zazpi mila milioi lagun baino gehiago gara munduan Homo Sapiens espeziea osatzen dugunok, eta guztiok Afrikan

eboluzionatu zuen giza talde beretik gatoz. Gizakiaren eta gainerako animalia-espezieen artean zulo izugarri bat

dagoela uste izan da duela gutxi arte, baina eboluzioari buruz jakintza handitu den heinean, argitzen joan da Homo

Sapiensen lekua gainerako espezieen artean. Programa dokumental honetan leku hori zein den jakiten saiatuko

gara, eta gizakiaren esentzia bilatzen. Hor doa galdera: Zer da gizakia?







Non daude intsektuak neguan?

Azkenean, iritsi da udaberria, eta harekin, intsektuak. Baina... galdetu al diozu noizbait zeure buruari non egon diren intsektuak negu osoan?

Gehienek ezin dituzte tenperatura baxuak jasan, eta hotza iristean hil egiten dira. Baina, hil aurretik, ondorengoak izango dituztela ziurtatzen dute; horretarako, tenperatura epelagoekin batera irekiko diren arrautzak erruten dituzte.

Intsektu-mota batzuek, hala nola amona mantangorriek, leku gordeen babesa bilatzen dute negua igarotzeko. Moskito-espezie batzuei, berriz, udazkeneko egun motzek diapausa aktibatzen diete, hau da, hibernazioaren antzeko lokartze bat, garapena mantsotzen diena neguari aurre egin ahal izateko.

Badira klima epeletara migratzen duten intsektuak ere. Monarka tximeletak dira haien artean ezagunenak. Haien bidaiek beste edozein tximeletaren bizi osoa baino gehiago irauten dute, eta Ozeano Atlantikoa zeharkatzeko gai diren intsektu bakarrak dira. Gaur egun, zientzialariak oraindik ikertzen ari dira nola moldatzen diren negupasarako leku berberetara itzultzeko belaunaldiz belaunaldi.