Novo_Dangos_001.png


Ardatz kronologiko bat nola egin



Historialariarentzat, denbora funtsezko lanabesa da. Batzuetan, gertakari historikoak denboran kokatu behar izaten ditu. Hainbat gertaera edota gertakari historikoen iraupena eta segida irudikatu nahi badugu, egokiena ardatz kronologiko bat erabiltzea da. Tresna grafiko horrek denboraren lerro edo friso kronologiko. izenak ere jasotzen ditu.
Ardatz kronologikoak egiteko, hauxe egiten da:

1. Ardatza zehazteko, lehenengo data eta azkenekoa zein izango diren erabaki (azkena gehienetan aurtengo urtearen ingurukoa izan ohi da). Adibidez, Kristo aurreko 4000. urtetik gaur egunera arteko aro historikoak adieraziko ditugu.

2. Erabiliko ditugun denbora-unitateak erabaki: mendeak eta urteak, milurtekoak eta mendeak, etab. Ia 6.000 urteko epea irudikatu behar dugunez, milurtekoak eta mendeak erabiliko ditugu, urte guztiak azaltzea ezinezkoa ez ezik oso neketsua litzatekeelako.

3. Bi lerro paralelo eta bi lerro bertikal marraztu, bata hasieran, K.a. 4000. urtea adierazteko, eta bestea amaieran, 2000. urtea adierazteko. Urte horiek azalduko dira zutikako lerroen azpian.

ardatzkronologiko1.jpg


4. Lortzen den segmentua zati berdinetan zatituko dugu. Kasu honetan sei zati berdin egin behar ditugu, sei milurteko adierazteko.

ardatzkronologiko2.jpg


5. Milurteko bakoitzari dagokion zatia hamar zatitan banatuko dugu. Hamar zatitxo horiek mendeak adieraziko dituzte. Gero, ardatzean agertzea nahi dugun gertaerak idatziko ditugu goiko aldean eta datak adieraziko dira beheko aldean.
ardatzkronologiko3.jpg

Saia gaitezen orain Historiaurreko aroak ardatz kronologiko batean irudikatzen. Horretarako, zure koadernoan 15 cm inguruko ardatz bat marraztu behar duzu. Aro horien iraupena oso luzea izan zenez, datak idazten hasi aurretik egin ondoren azaltzen dena.


1. Historiaurreak guztira gutxi gorabehera 2.500.000 urte iraun zuenez (ardatzaren 15 cm), Behe Paleolitikoko 2.330.000 urteei dagokion zatia hauxe izango da:
zatiketa.jpg

2. Beste kasuetan ere gauza bera eginez, emaitza hauexek lortuko ditugu:
    • Erdiko Paleolitikoa (80.000 urte): 0,48 cm.
    • Paleolítico superior (35.000 urte): 0,21 cm.
    • Neolítico (5.000 urte): 0,03 cm.

ardatzkronologiko4.jpg

-