Nube_gris.gif


Atmosfera


Atmosfera gure planetaren gasezko bilgarria da. Eguzki erradiazio eta erradiazio kosmikoen aurrean babes lana egiten du eta aldi berean erregulatzaile termiko eta klimatiko moduan balio du.


Konposizioa eta egitura

Lurraren atmosfera nitrogenoz (%75), oxigenoz (%21), argon (%1), beste gas batzuk eta ur lurrinez osatua dago. Ur lurrinaren kontzentrazioa lurralde batzuetatik bestera aldatzen da eta planetako zonalde bakoitzaren klima mugatzen du.
Giza jarduerak atmosferaren jatorrizko konposaketa aldatu du, gas kutsatzaileak gehitzean eta negutegi-efektua sortzean, hala nola karbono monoxidoa edo freona.
Atmosfera dentsitate edo konposaketa ezberdineko geruza inguratzailetan banatzen da:

• Troposfera: gainazaletik garaierako hamar kilometro bitartean gutxi gora behera. Bizitzarako egokia den gunea da eta bertan ematen dira fenomeno klimatikoak.

• Estratosfera: toposferaren mugatik garaierako berrogeita hamar kilometroraino hedatzen da. Bertan dago Ozono geruza, eguzki-erradiazio kaltegarriak pasa daitezen galarazten duena.

• Mesosfera: garaierako berrogeita hamar kilometrotik laurogei kilometrora. Meteoritoak eta espaziotik datozen beste gorputzak kontsumitzen diren lekua da.

• Termosfera: kanpoko gune arrarotua, limite zehatzik gabea nahiz eta gutxienez laurehun metro garaiera hartzen dituen. Bertan ematen dira aurora borealak.

• Exosfera: atmosferaren kanpoko aldea.


atmosfera.png



Atmosferako mugimendu handiak

Atmosfera etengabe mugitzen ari da. Hau, desorekak sortzen dituzten oinarrizko faktoreei zor zaie:

• Presioa edo norabide guztietan gasek eragiten duten indarra. Planetaren errotazioak Mendebalde-Ekialde zentzuan doan herrestatze presioa gehitzen du (Coriolis efektua).

• Tenperatura. Altuerarekin batera airearen dentsitatearen aldaketaren ondorioz eta lurreko eremu ezberdinetan eguzki beroaren intzidentzia angelua ezberdina izatearen ondorioz, maila termikoa ez da homogeneoa.
Desorekak orekatzeko beharrak, haize moduan ezagututako fenomenoa dakar. Aire desplazamendu hauek horizontalak edo bertikalak izan daitezke.

• Mugimendu bertikalak edo zirkulazio konektiboa, behealdeko geruzetako aire beroaren eta goialdeko aire hotzaren arteko leku aldaketa batetan datza. Mugimendu hau aire masa ezberdinen dentsitate ezberdintasunei zor zaie.

• Mugimendu horizontalak presio ezberdintasunetan datza. Aireak antizikloietatik depresiotara jariatzeko joera du, honek Lurraren errotazio zentzuarekiko paraleloak diren bandetan fluxu zirkular bat sortzen du.


hayze00.png


Tropikoarteko konbergentzia gunea (T.A.K.G)

Konbergentzia gunea. Konbergentzia tenperatura bereko eta kontrako zentzu horizontaleko bi aire-masen arteko talka da. Beraien abiadurak ezberdinak izan daitezke. Talka honek, altueraren arabera, goranzko edo beheranzko fluxu bat du ondorio moduan, zeinek depresio edo antizikloi bat sortzen duen hurrenez hurren.
Hau da Tropikoarteko konbergentzia gunearen (T.A.K.G) kasua. Alisio haizeak, ekuatorera doazenak, konbekzio mugimendu bat sortzen duten haize masa frontalekin jotzen dute. Ondorioa kontra-alisioa da, zentzu ezberdinean, poloetara bideratzen dena, arinki ekialdera desbideratuz lurraren errotazio-mugimenduaren ondorioz.


tropiko000.png



Fronte polarra
Fronte polarra poloetatik datozen aire hotz masen eta tropikoko eskualdeetatik datozen haize heze eta beroen arteko talkaren ondorioa da.
Tenperaturen arteko ezberdintasunak fluxu konbergente bat sor dadin eragozten du, T.A.K.G-an gertatzen den bezala. Haize hotza, dentsoagoa, gainazalari itsatsita geratzen da eta haize beroa gainetik irristatzen da.
Azken efektua fronte misto edo okluditu bat da, aire beroaz beteriko gune zentrala duen depresio batekin.

kurbaksesant000.png