external image zKPnX64YAsiy48EpTDrHyGMPvXvrkQi4oUVTWvmYFwClMtJeLvMvt-iKRWSQhw_KCqvd8K8wPw1lsBazGVg6sBS3-iY89MpsAwJ271m4EYTyRT9HpxRIaL4VB7n3Nzlc1OQMKZ4


Atmosfera



Kontinenteen eta ozeanoen gainean LURRA biltzen duen AIRE-MASA da eta izaki bizidunentzat beharrezko diren gasen nahasketak osatzen du. (oxigenoa % 21, nitrogenoa % 70). Gorantza igotzen garen neurrian airearen dentsitatea txikiagoa da eta guztiz desagertzen da 800 Km-tara gutxi gorabehera. Hor, atmosfera amaitzen da, espazio hutsa hasiz.


Atmosferak eguzkiko izpi kaltegarrietatik babesten gaitu


external image h7HHAG2sXFWGU98m2vCC0K10c_Cb1hjqmn_lTVXY7-7O4VRmQKqn1305ZJd-KjRy6Kjw3Dx-jHzgYvfn04bBUOWplGrB-84JFpcFAZSHbw3MyJZKElJUBjonZZ1_2j3MsO68zcs






Hauexek dira atmosfera osatzen duten geruzak:


Troposfera
Lurraren gainazalarekin mugan dagoen geruza da Hemen hodei gehienak, haizea, eta bestelako fenomeno meteorologikoak gertatzen dira.
Estratosfera
Ozono daukan geruza da. Ezinbestekoa da lurreko bizitzarako. Ozonoak eguzkiko izpi ultramore kaltegarriak xurgatzen ditu.
Estratosferan hodei altuenak daude eta erreakzio hegazkinak.
Mesosfera
Geruza hau askoz hotzagoa da. Hemengo gasak elektrizitatez kargatuta daude, eguzkiaren erradiazioaren ondorioz.
Geruza honetan meteoritoak erre egiten dira izar iheskorrak eratuz.
Termosfera
Eguratsa eta espazio hutsaren arteko muga da.
























Eztabaidatu zuen artean
Beharbada, espazioko pelikulak gustatzen zaizkizu edo batzuetan ikusi dituzu. Eman zure iritzia edo bilatu interneten, gelan gai honi buruzko eztabaida sortzeko galdera hauei erantzuna emanez.
  • Pelikuletan astronautek espaziountzitik kanpora ateratzen direnean flotatu egiten dute. Zergatik?
  • Meteoritoak atmosferan sartzen direnean erre egiten dira. Zergatik?
  • Espazio untziak atmosferatik kanpo lehertu eta erre egiten da. Posiblea da hori?
  • Eskuan daukagun gauza bat gorantza botatzen badugu, berriro lurrera erortzen da. Zergatik?
  • Astronautek ilargian daudenean jauzi handiak egiten dituzte. Zergatik?
  • Aireak pisatzen du? Inguruan eta gure gainean daukagu. Zerbait nabaritzen duzu? Nola frogatu ahal duzu aireak pisua duela?