Otono_caida_de_hoja.gif


Erliebe kontinentala aaazuberoa.jpg



Lurraren gainazalak oso egitura konplexua du: lurralde garaiak, hondoratutako eremuak, sakonuneak, maldak, itsaso eta ozeanoetako irtenguneak eta sarguneak… Elementu horiek guztiek osatzen duten multzoari, erliebe deritzo.
Erliebe kontinentalaren barruan, geografoek hiru erliebe mota bereizten dituzte:

  • Lautadak. Ia guztiz lauak diren lur-zatiak dira, hau da, desnibel txikiak dituzte (itsasoaren gainetik 200 metroko desnibela baino txikiagoa). Kontinente ertzetan dauden lautadak kostaldeko lautadak dira. Badaude itsasoaren mailaren azpitik dauden lautadak ere: sakonune deritze.
  • Goi-lautadak. Inguruan dituzten lurrekin alderatuta, lauak dira, baina nahiko goian daude. Itsasoaren mailatik 200 metro baino gorago egoten dira. Altuena Tibeteko goi-lautada da, eta 2.000 metrora dago.
  • Mendiak. Lurraren goraguneak dira. Batzuetan, elkarrengandik bereizita egoten dira, baina beste batzuetan, mendilerroak ( Mendien multzoa.) edo mendikateak ( Mendilerroen multzoa.) osatzen dituzte (Andeak, Pirinioak, Alpeak etab.). Mendi batzuk aspaldikoak dira eta forma biribildua dute. Beste batzuk gazteagoak dira eta, altuagoak izateaz gain, gailur zorrotzagoa izan ohi dute.

Kanpoko agente geologikoen ( Lurraren erliebean esku hartzen duen agentea, hala nola ura, haizea, gizakia...)ondorioz, atmosfera (tenperatura aldaketak, izotza, haizea, kimika), ura, eta gizakien ondorioz, lurreko erliebea aldatzen ari da pixkanaka. Eragin horrek harriak eta lurra higatu ( Lurrazaleko harriak eta lurrak etengabe eraldatzen eta hondatzen direnean. )egiten ditu pixkanaka, higatutako materiala batetik bestera mugitzen da, eta toki batean sedimentatu egiten da. Horrela sortzen dira bailarak, arroilak, meandroak, deltak etab.
Barneko agente geologikoen eraginak ere, badu zerikusia, hala nola, indar orogenikoak (lurra uzkurtu, tolestu eta goratzen dituztenak) eta urraren barruko beroa (sumendiak, ... eragiten dituena).


lautadagoikomendi.png