24px-Crystal_Clear_app_internet.png


Eskala



Errealitateko objekturen bat marrazki, argazki edo maketa bidez eta proportzio guztiak errespetatuz irudikatzean, magnitudeen edo irudikapenaren neurrien eta objektuaren benetako neurrien arteko erlazioari eskala esaten zaio.
Eskala numerikoak errealitatearen balioa eta irudikapenaren balioaren arteko erlazioa erakusten du. Txikiagoa, handiagoa edo naturala izan daiteke.
Txikitze eskala baten adibidea, ibilgailuaren irudia da. Bertan 1:80 zenbakiek, unitate batek horrelako 80 unitate irudikatzen dituela adierazten digute. Intsektuaren argazkian ikusten dugun 11:1 Handitze eskala da.

eskala_txiki.jpg
1:1 eskala benetako tamainaren adierazgarria da, hau da, eskala naturala. Eraztunaren adibidea da.

Eskala grafikoa deiturikoak metrotan, kilometrotan eta abarretan graduatuta egon daitekeen segmentu batekiko distantziak irudikatzen ditu. Irakurketak eta neurriak errazteko balio du.

eskalamapan.jpg
bilbokoeskala.jpg

Mapak espazioen irudikapen murriztuak dira. Eskalaren arabera, mapak honelakoak izan daitezke:

  • Eskala txikikoak. Lurraren azalera handiak irudikatzeko erabiltzen dira. Honelakoak ere izan daitezke:
    • Munduko mapak eta planisferioak. Lurreko azalera osoa irudikatzen dute eta, gutxi gorabehera, 1:100.000.000 eskala dute.
    • Mapa geografikoak. Lurreko edo kontinenteetako zati handiak irudikatzen dituzte. Eskalak1:10.000.000 eta 1:1.000.000 artean daude.
    • Estatu edo eskualdeetako mapak, 1:500.000 eta 1:100.000 arteko eskalak erabiltzen dira.
  • Tarteko eskalakoak. 1:100.000 eta 1:50.000 arteko eskaletan egindako irudikapenak dira.
  • Eskala handikoak. Azalera txikiak irudikatzeko erabiltzen dira, hala nola herriak eta hiriak... 1:50.000 baino eskala txikiagoak dituzte. Eskalak oso handiak direnean plano esaten zaie, eta kaleak, eraikinak eta beste eraikuntza batzuk - aretoak... - irudikatzeko erabiltzen dira.
Behin mapa edo plano baten eskala ezagututa, erraz asma ditzakegu irudikatutako puntuen arteko distantziak edo objektuen neurriak. Eskala numerikoa baldin badugu, mapa edo planoko bi puntuen arteko distantzia zentimetrotan neurtuko dugu, eta eskalak adierazten duen kopuru errealarekin biderkatuko dugu. Kontuan hartu behar dugu lortutako neurria zentimetrotan egongo dela, eta metrotara edo kilometrotara bihurtu behar izango dugula. Lerro zuzenean ez dauden elementuak neurtzen baditugu, hala nola ibaiak, errepideak... honako marrazki honetan ageri den moduan jokatuko dugu; marrazkian eskala grafikoa baldin badugu zer egin behar dugun azaltzen da.

mapak_eta_eskalak.jpg

Mapak


Mapak eta planoak goitik eta bertikalean behatutako espazio baten irudikapen sinplifikatuak dira, hau da, “txori-begizko” perspektiba erabilita. Gainera, mapak konbentzionalak dira, hau da, erraz uler daitezkeen zeinuak edo sinboloak erabiltzen dituzte.


mapaconvencional.jpg


Zeinu konbentzionalen bidez, inguru jakin bateko ezaugarri eta elementu askori buruzko informazioa eman dezakegu. Baina bada irudikatzen zailagoa den alderdi bat: erliebea.
Hasiera batean, erliebea irudikatzeko, mendiak eta mendikateak ikusten ditugun bezala marrazten ziren edo zerra-hortzen forma ematen zitzaien.

erlerievemapa.jpg
Aurrerago, itzalen sistema sortu zen. Erliebea lerro labur eta paraleloen bidez irudikatzen da; elkarrengandik oso hurbil daudenez, itzala egiten dutela dirudi. Lerro hauen bidez, erliebea irudikatzen da baina garaiera ez.

erleriebemapa1.jpg
Egun, erliebea irudikatzeko gehien erabiltzen den sistema sestra-kurben sistema da. Itsasoaren mailatik gora, altuera berean dauden lurzoruko puntuak batzen dituzten lerroak dira. Kurbarik gabeko inguruek tarteko altuerak irudikatzen dituzte. Behatuz gero, erraz jakin dezakegu lurra laua edo menditsua den, malda txikiak edo handiak dituen..., eta bestetik, irudikatutako edozein inguru edo objektu zein altueratan dagoen jakin dezakegu. Mapa batzuetan kolore bidez osatzen dira, eta tonu berdeek inguru baxuenak adierazten dituzte, marroiek, aldiz, garaienak. Zuria, batzuetan, elur iraunkorrak dituzten guneak adierazteko erabiltzen dira.

Irudikatzen dutenaren arabera, hainbat mapa mota daude:
  • Mapa topologikoak. Lurrazalean dauden elementu naturalak (erliebea, ura, landaredia...) irudikatzeko erabiltzen dira, eta elementu artifizial batzuk ere irudikatzen dituzte, adibidez garraio-sareak, biztanleria bizi den guneak... Hirietako, probintzietako eta estatuetako mugak ere irudikatzen dituzte. Informazio ugari ematen digute.
  • Mapa tematikoak edo espezifikoak. Lurrazalaren zati batean edo lurrazal osoan isla daitezkeen gai zehatzak irudikatzen dituzte. Toki horien ondoan, oso garrantzitsua da tokiok deskribatzeko zeinu konbentzionalak erabiltzea. Honako hauek mapa tematikoak dira:
    • Itsasoko edo uretako nabigazio-kartak: kostaldeei, uren sakonerari, itsasargiei eta abarri buruzko informazioa dute.
    • Mapa politikoak: zatiketa politikoak edo administratiboak adierazten dituzte.
    • Mapa ekonomikoak: inguru bateko lurraldeetan zein zeregin (nekazaritza, industria...) garatzen diren adierazten dute, zeregin horietatik zer lortzen den, merkataritza-ibilbideak...
    • Mapa historikoak: garai bakoitzeko mugen egoerak irudikatzen dituzte, bidaia eta migrazioetan egindako ibilbideak, gudak...
    • Errepideetako mapak.
    • Mapa klimatikoak.
    • Biztanleriaren mapak.

mapamotak.jpg

Lurrazala irudikatzeko beste era bat, aireko argazkiak dira. Espazioaren ikuspegi zehatzak ematen dituzte eta, horregatik, denboran zehar lurralde batean gertatutako aldaketak konparatzeko erabiltzen dira. Zein ikuspuntutatik hartu diren kontuan izanda, honelakoak izan daitezke:
  • Bertikalak, mapak eta planoen antzekoak.
  • Zeiharrak, goitik ikusita baina ez bertikalki.
  • Panoramikoak, horizontearen lerroa erakusten dutenak.

airetik.jpg


Erliebea irudikatzea: sestra - kurbak


sestracurba1.jpg

Lurralde bateko sestra-kurben mapa batean oinarrituta, profil topogarafikoa edo lurrazalaren sekzioak lor daitezke, noranzko jakin batean dauden maldak zenbaterainokoak diren jakiteko. Profil bat egiteko eman beharreko urratsak honako hauek dira:
  1. Mapako gune bat aukeratu eta profilaketa egin nahi ditugun puntuen artean lerro zuzen bat marraztuko dugu.
  2. Orri zuri baten ertza marraztutako lerroaren gainean jarriko dugu eta lerro hori mozten duten sestra-kurben puntuak markatuko ditugu bertan, duten altuera jarriz.
  3. Datu horiek orri koadrikulatuan prestatutako grafikora pasatuko ditugu, altuerak zehaztuko ditugularik.
  4. Puntuak elkartuko ditugu eta hala, noranzko horretako erliebeak duen profila izango dugu.

sestracurba.jpg