005.gif



boto0012.gifEstatistika-datuen adierazpen grafikoa

Estatistika-analisiak egiterako orduan sarritan erabiltzen ditugu ikus-adierazpen osagarriak ikerketa-datuen laburpen-tauletan. Aditzera eman nahi den informaziori egokitutako adierazpen horien bidez analisien emaitzak modu zuzen eta ulergarrian berehala igorriko zaizkio hartzaile-multzoari.

boto0001.gifAdierazpen grafiko-motak


Adierazpen grafikoen bidezko estatistika-datuak erakusteko orduan, edukia igorri nahi den ikus-informazioari egokitu beharko da. Horretarako adierazpen-modu anitz dago:

  • Barra-diagramak: aldagaia diskretu edo kualitatiboa izatean, kartesiar ardatz-sistema baten inguruko frekuentzia-balioak adierazten dituzte.

  • Histogramak: banaketa kuantitatibo jarraituetarako erabiltzen diren diagrama-forma bereziak dira.

  • Frekuentzia-poligonoak: kartesiar ardatz-sistema baten inguruan eratutako poligono itxurako marrak dira.

  • Sektore-grafikoak: zirkulu bat frekuentzia erlatiboen balioaren araberako ataletan banatzen dute eta biribilak nahiz tarta itxurakoak izan daitezke.

  • Piktogramak: edo ikus-adierazpen figuratiboak. Izan ere barra-diagramak dira, aldagaiari buruzko marrazkiek barrak ordezkazen dituztelarik.

  • Kartogramak: mapa itxurazko adierazpen-grafikoak dira.

  • Biztanleria-piramideak: biztanleria sexu eta adinaren arabera sailkatzeko erabiltzen dira.

boto0001.gifBarra-diagramak edo histogramak


Barra-diagramak kartesiar ardatz-sistema baten balioen estatistika-segidak grafikoki adierazteko erabiltzen dira, abszisen bidez estatistika-aldagaiaren balioa adieraziz, eta ordenatuetan, berriz, bere frekuentzia absolutua.

Grafiko-mota hauek karaktere kualitatibo eta kuantitatibo diskretuak adierazteko erabiltzen dira. Aldagai kuantitatibo jarraituetan, histograma izeneko bariantea erabiliko da.

histograma.png


boto0001.gifFrekuentzia-poligonoak

Frekuentzia-poligonoak eratzeko, aldagaia-balioen frekuentzia absolutuak edo erlatiboak kartesiar ardatz-sistema batean trazatu eta emaitzaren puntuak lerro zuzenen bidez lotzen dira. Horrela poligono itxurako lerro zabala lortuko da.
Frekuentzia-poligonoak batez ere karaktere kuantitatiboak adierazteko erabiltzen dira eta interes berezikoak dira metazte-frekuentziak adierazten dituztenean. Denborarekin aldatzen diren gertakariak adierazten dituzte, adibidez eguraldia, biztanleria-dentsitatea, gauzen prezioa edo tenperatura adierazteko.

boto0001.gifSektore-grafikoak

Biribilak edo tarta itxurakoak izenaz ezagutzen diren sektore-diagramek aldagaiaren frekuentzia-balioa adierazten dute, zirkulu oso baten barruan atal biribila moduan adierazten diren aldagaien balioa, alegia. Hori dela eta, oso baliagarriak dira datuak alderatzeko orduan, portzentaia moduan adierazitako aldagaien frekuentzia erlatibo modukoak batez ere.

boto0001.gifPiktogramak eta kartogramak

Sarritan estatistika-datuen aurkezpena arintzearren aldagaien balioaren adierazle diren irudiak erabiltzen dira. Hurrengoak datuen adierazpen grafikorako ohizko bi modu dira:

  • Piktogramak aztertutako banaketa estatistikoa adierazten duten irudi edo motiboz osatutako diagrama figuratiboak dira (tamaina, altuera edo bestelakoak adierazteko erabiltzen den irudi antropomorfikoa, adibidez).

  • Kartogramak datuen arteko ezberdintasunak azpimarratzearren erabiltzen diren bilbe, kolore edo intentsitateek osatutako geografia-mapetan oinarritzen dira.


estatistika.png