comida21.gif


FOTOSINTESIA

Izaki bizidun batzuek materia ez-organikotan oinarrituz, beren materia organikoa eraikitzen dute; izaki bizidun autotrofoak dira.

Fotosintesia prozesu metabolikoa da, eta, horren bidez, eguzkiaren argi-energia energia kimiko bihurtzen dute.

Landareak, alga berdeak eta gorriak eta beste bakterio batzuk fotosintesia egiteko gai dira. Fotosintesi-prozesuan, Oxigeno-a askatu eta konposatu organikoak sortzen dira; horretarako, Carbono-Dioxidoa eta argia beharrezkoak dira.

FOTOSINTESIA Eguzkitik datorren argi-energia landare heze edo berdeek material organiko konplexuen sintesia gauzatzeko energia kimiko bihurtzean datza fotosintesia.

Material organiko horien artean, karbono dioxidotik abiatuta lortutako karbono-hidratoak, gatz mineralak eta ura nabarmentzen dira.

Molekula horiek “fotosintato” izena hartzen dute eta izaki bizi guztion elikadura-oinarri dira.

Begiz ikusten diren organismo bizi guztien % 90 landareak dira. Landareak fotosintesiaz baliatzen dira behar duten energia lortzeko, eta ehunetan metatzen dute.

Izaki bizidunek landareak jaten dituztenean, energia zati bat haiengana igarotzen da. Karbono-dioxidoa atzemateko eta molekula organikoetara biltzeko garatzen diren prozesu biokimikoei “fotosintesi iluneko erreakzio” deritze; izan ere, ez dute argiaren beharrik zertu ahal izateko.

Landareek oxigenoa* askatzen dute fotosintesiaren prozesuan. Horregatik, maiz esaten da oihanak Lurraren birikak direla. Basoen kontrolik gabeko mozketa eta oihanek etengabe jasaten duten desforestazioak (baso soiltzeak)*, atmosferako* karbono-dioxidoaren kontzentrazioak handitzen ditu oxigenoaren kaltean. Zientzialariek uste dutenez, aldaketa horiek, etorkizunean, planetaren osotasunezko berotzea eragingo dute.

Fotosintesia biosferako prozesu biokimikorik garrantzitsuena da, ezbairik gabe, arrazoi hauengatik:

ball65.gifMateria organikoa sintetizatzen du materia ez-organikotik abiatuta. Materia organiko hori izaki bizidunetik izaki bizidunera iragaten da elika-kateen bidez.

ball65.gifArgi-energia energia kimiko bihurtzen du.

ball65.gifFotosintesian oxigenoa askatzen da, arnasketa aerobioan oxidatzaile moduan erabiltzen dena.

ball65.gifFotosintesiak aldaketa ekarri zuen atmosfera primitiboaren osaketan, anaerobio eta erreduzitzailea zen atmosferan.

ball65.gifIkatza, petrolioa eta gas naturala bezalako erregaietan metaturiko energia fotosintesiaren menpe dago.

ball65.gifIzaki bizidun autotrofoen eta heterotrofoen arteko oreka ez litzateke posible fotosintesirik gabe.