HISTORIARREA


Historioarrea kontzeptua

boto0090.gifGizadiaren sorrera

Historiaurrea, duela bost milioi urte inguru gizakia sortu zenetik idazkera asmatu zen arte dagoen garaia da. Gizakiaren bilakaera kulturalari dagokionez, historiaurrea Harri-Aroan (Paleolitoa eta Neolitoa) eta Metal-Aroan banatzen da.

boto0090.gifHominidoen bilakaera

Duela bost milioi urte inguru sortu zen gizakiaren lehenengo arbasoa Australopithecusa da eta hanka biren gainean ibil zitekeen. Une horretatik aurrera bilakaera biologiko eta kultural geldoa hasi zen, gaur eguneko gizakiraino helduz.
Homo Habilisa duela hiru milioi urte baino zertxobait gutxiago bizi izan zen, beti zutik ibiltzen zen eta harrizko tresnak egiten hasi zen.
Duela milioi eta erdi urte Homo erectusa agertu zen. Harri-industria hobetu zuen, harriak bi aldeetatik landuz, eta sua asmatu zuena izan zen (-500.000 urte).
Duela ehun mila urte inguru, Europan Homo sapiens neandertalensis edo Neandertal gizakia agertu zen. Honek gurea bezalako garezur-edukiera zuen, baina sendoagoa.
Azkenez, Cromagnon gizakia edo Homo sapiens sapiensa agertu zen. Espezie honetakoa da gaur egungo gizakia eta bera izan zen nekazaritza eta abeltzaintza asmatu zituena.




boto0090.gifPaleolitoa

Gizakiaren historiako garairik luzeena da. Garai hau lehenengo hominidoak agertu zirenetik duela hamar milioi urte ingura arteko garaia izan zen, nekazaritzaren garapenak iraultza neolitikoa hasi zuen artekoa.
Paleolito hitzak "antzinako harria" esan nahi du eta tresnak egiteko hasierako teknikei buruz ari da. Teknika hauek, silex harria jotzean oinarritzen dira, nahiz eta garai honetan egurra eta hezurra ere lehengai moduan erabili izan ziren.
Paleolitoko gizakiak, oinarrian, ehiza, arrantza eta basoko fruituak biltzetik bizi izaten ziren. Ibiltariak ziren eta leize zuloetan edo ibai inguruetan bizi izaten ziren, aire zabalean edo zuhaitz adarrez zein animalia larruz eginiko txaboletan. Beraien jantziak larruzkoak ziren eta familia loturazko tribu txikietan antolatuta zeuden.
Neandertal gizakiek, Erdi-Paleolitoan, hildakoak lurperatzeak adierazten duen bezala, erlijio arloko sineskeriak zituzten. Goi- Paleolitoan, Cromagnon gizakiak lehenengo arte formak sortu zituen eta hauetan harkaitzetako pintura azpimarratu behar da.

paleolitico00.jpg




boto0090.gifIraultza neolitikoa

Duela hamar mila urte inguru, azken glaziazioari amaiera eman zion klimaren berotzearekin batera, gizakiak aurkikuntza garrantzitsu bi egin zituen: landareak laboratzea eta animaliak etxeratzea. Honekin zera lortu zen:
  • Gizakien komunitateen asentamendu iraunkorrak (egoneko bizitza).
  • Jakiak modu kontrolatu batez ekoiztea eta ondorioz biztanleria handitzea.
Nekazaritza eta abeltzaintza Ekialde Ertainean hasi ziren, eta gero Europan eta beste mundu osoan garatu.
Laboratu ziren lehenengo espezieak laboreak izan ziren: garia Ekialde Ertaina eta Europan, arroza Asian eta artoa Amerikan. Etxeratu ziren lehenengo animaliak ahuntza, ardia, idia, zaldia eta txakurra izan ziren.
Neolitikoko iraultza, leunketan oinarritzen ziren harrizko tresnak egitean agertu zen eta honek gero eta tresna hobeak eta espezializatuagoak eman zituen. Garrantzi handiko beste berrikuntza bi ehuna eta zeramika izan ziren.

el-neolitico00.jpg


boto0038.gifHistoriaurreko tresnak

boto0098.gifPaleolitoa: aiztoak, bifazeak, arraspak, gezi puntak, propultsatzaileak, orratzak, arpoiak.
boto0098.gifNeolitoa: aitzurrak, egurrezko igitaiak, xixelak, azagaiak, eskuko errotak, leundutako harrizko aizkorak, hezurrezko tresnak, ontziak, eskuz modelatutako eta sutan egositako kaiku eta platerak.
boto0098.gifMetal-Aroa; kobrezko bitxi eta apaingarriak, brontze eta burdinazko arma eta bestelako gauzak, gurpil eta gurdiak, zeramikarako tornuak, itsasontzietarako haize- oihalak, goldeak.



boto0090.gifMetal-Aroa

Duela zazpi mila urte inguru, gizakia metalezko tresnak egiten hasi zen eta honek bizitzeko moduan aldaketa handiak eragin zituen. Erabili zuen lehenengo metalea kobrea izan zen eta bitxiak eta apaingarriak egiteko erabili zuen, batez ere. Geroago beste metale bi erabili zituen: burdina eta brontzea, kobrea eta eztainuzko aleazioa. Metale biak oso gogorrak ziren eta haiekin mota guztietako tresnak egin zitezkeen: lanerako tresnak, arma eta armadurak, ontziak, bitxiak, estatuak eta abar.
Metal-Aroan herrixka asko hiri bilakatu ziren eta hauetariko batzuk ehun baita mila biztanle ere izan zituzten. Erregea, edo komunitateko burua, gudariak, artisauak eta abar agertzearekin batera, antolakuntza politikoa konplexuago bihurtu zen.



boto0090.gifData garrantzitsuak


boto0038.gif Harri Aroa
  • 600.000 Berant Paleolitoa. Australopithecus, Homo habilis, Homo erectus. Kulturak: Abbevilense, Chelense, Achelense, Clactoniense, Levalloisiense.
  • 80.000 Erdi-Paleolitoa. Homo sapiens neandertalensis. Kulturak: Musteriense.
  • 35.000 Goi- Paleolitoa. Homo sapiens sapiens (Cromagnon). Kulturak: Auriñaciense, Gravetiense, Solutrense, Madeleine.
  • 10.000 Mesolitoa. Neolitora igarotzea. Kulturak: Aziliense, Tardenoisiense, Maglemoisiense, Asturiense, Campiñiense, Erteboelense.
  • 5000 Neolitoa. Kulturak: zeramika kardiala, zulodun hilobiak.

boto0038.gifMetal-Aroa
  • 2400 Eneolitoa. Kulturak: Almeria, ezkila-formako ontzia, kultura megalitikoa.
  • 1700 Brontze-Aroa.

metal_aroa00.png





histarreabanaketa.png


Orrialde honen egilea- Igtorres Igtorres May 1, 2012 6:16 am. Edizio guztiak: 7.