Nube_con_Sol.gif


Hodeiak



Dakizunez, troposferan atmosferaren ur-lurrun guztia dago. Haizea hezetasunez beteta dagoenean, hoztu eta ur-lurrun horren zati bat kondentsatu egiten da eta ur tanta txikiak edo izotz kristal txikiak sortzen dira. Tanta horiek atmosferan dauden hautsetan jartzen direnean, altueraren arabera, hodeiak edo lainoak sortzen dituzte. Belar edo lurrean dauden objektuen gainean jartzen badira, ihintza sortzen dute. Ihintza izozten bada, izotz zuria sortzen da.

Hodeiak uraren zikloaren parte den fenomeno atmosferikoa dira. Zikloak honek fase batzuk ditu: ozeano, aintzira, ibai eta abarretan metatzea; Lurraren azaletik atmosferaren maila altuetaraino hezetasunaren lurruntzea; ur-lurrunaren kondentsazioa hodeietan, uraren prezipitazioa euri, elur edo kazkabarra egoeran, eta isurketa.
Hodeiak altueraren arabera lau multzo handitan bereizten badira ere, beren itxura eta osaketaren araberako azpi-bereizketak ere badaude; 100 hodei mota baino gehiago daude.



odeimotak.png