enlace.gif

Imperatiboa

IMPERATIBOAri AGINTERA deitzen zaio Euskaltzaindiaren Euskara Batuan, zeina baita truko bat, trikimailu abil, iaio eta trebe bat INPERATIBO idatzi behar ez izateko.
Imperatiboa relazio zuzena dauka subjunktivoarekin, zeren haren bidez eskatzen, erregutzen edo agintzen baita ezen egingarri edo faktible den zerbait egin dadila real.
Kompara dezagun etor zaitez imperatiboa subjunktiboko forma hauekin:
etor zaitezen
etor zaitezela
etor bazaitez
etor baitzaitez
etor zaitezke (= posiblea da etor zaitezen)
Ikusi ahal denez adizki berbera da.
Hirugarren personetan BE-/B- aurrizkia agertzen zaigu, baina haien ordez beti erabili ahal dira subjunktiboko forma baliokideak.
etor bedi = etor dadila
etor bitez = etor daitezela
Aditz trinkoek, adibidez JOAN aditza, Imperatiboan forma trinkoak dituzte:
noan
zoaz
bihoa = doala
goazen
zoazte
bihoaz = doazela
baina gaur egun gero eta gehiago erabiltzen dira *EDIN eta *EZAN aditzen bidez eratutako imperatiboak:
joan nadin
joan zaitez
joan bedi = joan dadila
joan gaitezen
joan zaitezte
joan bitez = joan daitezela