DiaryPlain.png

Laburpena egiteko eredua

Maiz, gai baten gainean behar dugun informazioa lortzeko, liburu zehatzak erabili behar izaten ditugu, hala nola entziklopediak, prentsa... Lanak edo jarduerak egiteko, oro har, informazio hori laburtu egin behar izaten dugu. Horretarako, ondorengo gidoi edo eredua erabil dezakezue:
  1. Testua ondo ulertu: adi-adi irakurri eta hitzen eta adierazpen ezezagunen esanahia bilatu.
  2. Ideia nagusiak kokatu. Horretarako, ondokoak egin daitezke:
    • Testuko ideia nagusiak adierazten dituzten hitzak eta esaldi nagusiak azpimarratu.
    • Paragrafo bakoitzeko ideia nagusia idatzi.

  1. Ideia horiek irizpide batean oinarrituta ordenatu: agertzen diren ordenan, garrantziaren arabera, gertatutakoaren ordena kronologikoari jarraituz...
  2. Testua berridatzi, modu argi eta errazean, azaleko edo garrantzi gutxiko diren hitz eta informazio guztiak kenduz, baina testuaren ulermena errespetatuz. Testua hobeto ulertzeko lagungarri bada, jatorrizko testuko ideien ordena alda daiteke.