luz0037.gif



Lurra

Gure planeta lau geruzek osatzen dute: atmosferak, hidrosferak, litosferak eta biosferak. Atmosfera planeta inguratzen duen gas-geruza da; hidrosfera ozeanoek, ibaiek eta lurpeko urek osatzen dutena da. Litosfera kontinenteak zein itsaso eta ozeano hondoak osatutako kanpoko geruza da; eta biosfera, azkenik, izaki bizidun guztiak hartzen dituena da. Lurrak izan duen itxura fisikoa ez da beti berdina izan. Izan ere, kontinenteak, mendiak eta ozeanoak ez dira estatikoak, baizik eta aldaketak izaten dituzte. Aldaketa horiek plaka tektonikoek mugitzen dituzten barne-fluxuen korronteei esker izaten dira.

Hidrosfera information.png

Hidrosfera lurrazaleko ura (egoera likidoan eta solidoan) hartzen duen geruza da. Lurra sortu zenean, duela 4.600 milioi urte, tenperatura altuek zirela medio, ur guztia lurruna mantentzen zuten. Planeta hozterakoan, prezipitazio handiek ozeanoak sortu zituzten.


urarenzikloa.png

Ura dugu gure planetan konposaturik ugariena (1.400 milioi km3), nahiz ur geza %1 baino gutxiago bakarrik aurki dezakegun. Ia ur guztia (%97) itsaso eta ozeanoetan dago eta ur gazia moduan. Eta gainerakoa (%3) ur gozoa izan arren, gehiena (%2) egoera solidoan dago, izotz eran.
Ura materiak har ditzakeen hiru egoeratan aurki dezakegu: solidoa, likidoa eta gaseosoa. Gure planetan izaten diren aldaketek uraren zikloa osatzen dute.

Litosfera

Litosfera planetaren kanpoaldeko zati solidoa da. Nahiko lodiera erlatibo txikia du, 100 kilometro inguru, eta lurrazalak eta mantuaren goiko parteak osatzen dute.
Aldi berean, litosferak lodiera eta konposizioa desberdina du ozeanoan eta kontinenteetan. Ozeanoko eremuetan geruza meheagoa da, 7 kilometrotako batez besteko lodierarekin. Basalto-haitzek osatzen dute batez ere, kuartzo eta feldespato askorekin.
Kontinenteetako geruza aldiz, lodiagoa da, eta 40 edo 50 kilometroko lodiera izan dezake. Kristal-haitzek osatzen dute, granitoaren antzekoak direnak, eta ozeanoetako geruza osatzen dutenak baino dentsitate gutxiagokoak dira.
Litosfera, ozeanoetako eta kontinenteetako geruzek eratzen dituzten plaka handitan (litosferako plakak) zatiturik dago, eta plaka horiek etengabe mugitzen ari dira Lurraren barruko energiaren eraginez, fenomeno geologiko anitz sortuz. Urgaineratutako lurrak itsasoaren mailaren gainetik daudenak dira, eta planetaren lurrazalaren %29 besterik ez dute betetzen.


Atmosfera information.png eta biosfera information.png

Atmosfera Lurra estaltzen duen gas-geruza da. Sortu zen lehenengo faseetan izaera erreduktorea zuen, hainbat gas, hala nola ur-lurruna, karbono-dioxidoa eta nitrogenoa, planetaren lurrazaleko materialak hoztu eta solidotu zirenean aireratu zirenak.
Atmosfera oxigenorik ez zuenez, sorturiko lehenengo zelulak anaerobioak izango ziren. Gero, beren funtzionamenduaren ondorioz oxigenoa kanporatzen zuten mikroorganismoak agertzen hasi ziren, eta atmosfera apurka-apurka aldatu egin zen, erreduktorea izatetik oxidatzailea izatera pasatuz. Ozono-geruza osatu zen, eguzki-argiaren erradiazio ultramoreetatik babesten gaituena, eta horri esker, organismo zelular konplexuagoak agertu ziren, gerora lehenengo organismo zelulabakarrak sorraraziko zituztenak.
Biosfera gure planetako izaki bizidunen multzoa biltzen duen geruza da, hau da, bizitza garatzen den geruza. Atmosferarekin etengabeko interakzioan dago, eta litosferan eta hidrosferan ere eragin handia du, batez ere gizakien ekintzak direla eta.

Lurra barnetik


Lurraren barnealdea hiru geruzatan banaturik dago, horiek osatzen dituzten materialen arabera:

• Nukleoa: Lurraren geruzarik barnekoena da. Barneko nukleoa solidoa da, Lurraren barnealdean izaten diren presio handien ondorioz ziurrenik. Kanpoko nukleoa likidoa da eta burdinak eta nikelak osatzen dute batez ere.


• Mantua: Lurraren erdiko geruza da. Mantuaren izaera erdi-likidoa du eta bertan olibino eta piroxeno (burdin eta magnesio silikatoak) harkaitzak dira nagusi. Geruza hori sakontasun handiagoz aztertu ahal izan da, sumendiek erupzio egiten dutenean botatzen duten magma bertatik baitator, bestelako materialekin batera, hau da, gasak, errautsak, eta abar.


• Azala: Lurraren geruzarik kanpoaldekoena. Solidoa da eta aluminioan aberatsak diren silikatoez osatua dago.


geruzak000.png

Lurraren erradioa erreferentziatzat hartzen badugu, nukleoaren bi atalak 2.900 kilometroko sakontasunetik gure planetaren erdigunerainoko tarte horretan leudeke (6.370 km.). Mantua 10 eta 50 kilometro arteko sakontasunetik (zein lurrazalen azpian neurtzen dugun kontuan izanik) 2.900 kilometrora doa.

Haitzak eta mineralak information.png

Haitzak lur-geruzaren osagai nagusiak dira. Sailkatzeko modu anitz daude, horiek osatzen dituzten mineralen eta sortzeko baldintzen arabera. Hiru haitz-talde handi bereizten dira:

foto000.png

• Harri igneoak edo magmatikoak: planetaren sakoneko geruzetatik datorren magma hoztean sortzen dira, sumendi-erupzio baten ondorioz kanpoaldera irten eta urarekin edo airearekin kontaktuan egon ondoren.

• Sedimentarioak: haizeak, urak edo bestelako eragile geologikoek arrastaka eramandako zatietatik bereizitako haitzetatik datoz. Denbora aurrera egin ahala, geruzetan metatzen dira, eta trinkotu eta zementatu egiten dira haitz berriak bilakatuz.

• Metamorfikoak: suzko edo sedimentuzko haitzetan dute jatorria, beroa edo presio altuen ondorioz, beste egitura eta osaketa mineraleko haitz bilakatu direnak.
Meak substantzia natural ez-organikoak dira, konposizio kimiko jakina eta barne-egitura ordenatua dutenak. Zenbait ezaugarriren arabera sailkatzen dira, esate baterako forma, kolorea, distira, zaporea, gogortasuna, esfoliazio-maila edo dentsitatea. Mineralak dira, besteak beste, igeltsua, talkoa, kuartzoa, topazioa, korindoia eta diamantea.

Plaka tektonikoak

Lurraren azala plaka tektoniko edo litosferiko izenez ezagutzen diren zatietan banaturik dago. Zati hauek puzzle bat osatuz bezala lotzen dira bata bestearekin. Plaka horiek itsasoaren mailatik gora dauden lekuetan, kontinenteak eta uharteak dira.
Plaka horiek mugitu egiten dira, guretzat hautemanezina izan arren. Goiko geruzan dagoen eta astenosfera deitzen zaion beste geruza ez hain trinko eta fluidoago baten gainean irristatzen dira. Ertzetan plakek bata bestearen kontra egiten dute, elkarri bultzatzen diete eta bata bestearen gainean jartzen dira, mendiak, sumendiak, lurrikarak eta bestelako erliebeak sortuz.

Zergatik mugitzen dira?

• Hondoko beroaren eraginez, korronte konbektiboak sortzen baititu mantuan. Horrela, tenperaturaren arabera materialak igoz eta jaitsiz, eta plakak bultzatuz.

• Lurrazalaren toki batzuetan pitzadurak irekitzen direlako eta bertatik material magmatikoa irteten delako, dortsal ozeanikoak sorraraziz. Pitzaduraren ertzak urrundu egingo dira zoru ozeaniko berria sortu ahala.

• Bi plaken arteko bereizketa-mugimenduak beste nonbait bi plakak talka egitea eragiten duelako, eta plakarik trinkoena (litosfera ozeanikoa) hain trinkoa ez den plakaren (litosfera kontinentala) azpian barneratzea eragiten duelako.

Plaken mugimenduaren ondorioak

Erliebea sortzeaz edo suntsitzeaz gain, plaka tektonikoen mugimenduek beste ondorio geologiko oso garrantzitsu batzuk dituzte:

• Lurrikarak. Subdukzio-eremuetan plaken arteko talkan, bat altxatu egiten da eta bestea jaistera behartzen du. Horrela, haitz-masa handiek elkar jotzen dute eta marruskadura eta tentsio handiak sortzen dituzte, mugimendu sismikoak eraginez.
Energia-askapena gertatu den puntu horri foku sismiko edo hipozentro esaten zaio. Foku sismikoaren gainean kokatuta dagoen lurrazaleko puntuari, berriz, epizentro esaten zaio. Urtero 500.000 lurrikara inguru izaten dira.

• Sumendien eraketa. Dentsitate handigoa dutenez, behera doan plakako haitzak magma bilakatzen dira, presio eta tenperatura altuak direla eta. Eta magma hori lurrazalera ateratzen da barruko geruzetako pitzaduren ondorioz, erupzioak sortuz.

Sumendi mota desberdinak daude:

o Arrakala-sumendiak: pitzadura bakar batekin, laba lautada sortuz irteten da.

o Ezkutu-sumendia: aldapa txikia du; labak laba-koladak osatzen ditu, dentsitate txikiagoz.

o Konposatuak: laba, material solidoak eta sumendi-errautsezko metaketak dituela.

o Domoak: laba oso likatsua da, eta ahoan pilatzen da, irtengunea butxatuz.

o Galdarak: tamaina handiko kraterrekin, diametroz zenbait kilometro izan ditzaketenak.

• Ozeanoen handitzea. Itsaso eta ozeanoen hondoa etengabe handitzen ari da, itsas azpiko dortsal edo mendilerroen ertzetan mantutik ateratzen diren materialak metatzen ari baitira.

urarenbanaketa00.png