piedra.gif


MAKINA SINPLEAK

Gizakiak antzinatik lanak errazteko makinak asmatu eta eraiki zituen. Makina horiekin gure indarrez lan astunak egin ahal izan ziren. Makinek gizakiaren ordez lan egiten zuten, pisu handiko harriak altxatu, zamak garraiatu, zuhaitzak moztu…

Lehendabizi, eskura zituen gauzak erabili zituen ahalegina gutxitzeko; adibidez zuhaitz baten enbor lodia eta harria erabili zituen eta palanka asmatu zuen. Harri xumea aizkora bihurtu zuen, asmatutako gurpilari soka bat gaineratu eta polea asmatu zuen. Horrela etxeak, piramideak, hilobiak eta zubiak eraiki zituen.
Historiaurrean erronka berriei aurre egiteko makinak egiten hasi ziren eta denek ezaugarri berberak dituzte: gizakiak asmatutako tresnak dira eta lanerako egin beharreko indarra gutxitzen dute.

Makina sinple

Esan dezakegu bost direla gizakiak asmatu dituen makina sinpleak: palanka, plano inklinatua (edo arrapala), polea (edo txirrika), gurpila eta torlojua. Makina sinpleak konbinatuz konplexuak eraikitzen dira. Auto batean adibidez makina sinple asko erabiltzen dira.

«Makina» kontzeptuak lan jakín bat egiteko balio duen mekanismo multzoa hartzen du.
Beraz, makinek ez dute lanik sortzen; horien faktoreak aldarazi besterik ez dute egiten.


boto0010.gifPALANKA

palankapartes.jpg

DEFINIZIOA: palankak orekan egoten dira. Sostengune puntu batetik biratzen dute eta barra solidoak dira.

Egiten den indarra zama altxatzea edo higitzea ahalbidetzen du. Palanka guztiek badaukate:

o Euste-puntua: Palanka eusten den tokia da. (A)


oErresistentzia: Altxatu edo mugitu nahi dugun nahi dugun pisua da.(R)


oPotentzia: Pisu hori altxatzeko edo mugitzeko egiten dugun indarra da.(P)

Gure jolas parkeetan erraz aurki daitezke palankak. Zabuan bi ume esertzen direnean gora eta behera egitea lortzen dute, nahiz eta masa desberdinak izan. Zabuak makina sinple baten moduan funtzionatzen du eta umeek egiten duten indarra parekatzen du.

PALANKA MOTAK

Hiru mota daude:

1.- Lehenengo motakoak.

Euste-puntua P eta R ren artean dago (PAR).

1geneo.jpg
1.mailakoa.jpg



2.- Bigarren motakoak.

Erresistentzia P eta A ren artean dago (PRA).

2genero.jpg

2.mailakoa.jpg



3.-Hirugarren motakoak.

Potentzia R eta A ren artean geratzen da (RPA).
3genero.jpg

palaka003.jpg

palanka004.jpg

Oreka ekuazioa.

Potentzia bere besoarekin biderkatzearen emaitza erresistentzia berearekin biderkatzearena da.


P. L =R. l


boto0010.gifPLANO INKLINATUA: ARRAPALA ETA ZIRIA


Plano inklinatua bi maila ezberdin lotzeko erabiltzen den aldapatxoa da, bi modutan ezagutzen dugu: bata da arrapala eta bestea ziria.

arrapala.jpg


Objektu astunak arrastaka igotzeko edo jaisteko balio du. Lan handiagoa da gurditxoa bertikalki jasotzea, malda txikiko arrapalan gora bultzaka eramatea baino. Baina, halere, arrapalan gora indarrean irabazten dena ibilbidean galtzen da, zuzenean altxatuta baino ibilbide luzeagoa egin behar baita.


arrapala2.jpg


Gauza bat arrapalan gora igo ordez, arrapala berbera sartzen badugu gauza horren azpian ziria izena hartzen du. Horixe da, hain zuzen ere, ziriaren egitekoa eta berorren printzipioa erreminta askotan aplikatzen da, hala nola aizkoran eta zizelean.


arrapala3.jpg


Aspalditik ezagutzen da plano inklinatuaren printzipioa. Arrapalei esker egiptiarrek piramideak eta tenpluak eraikitzea lortu zuten. Ordutik hona plano inklinatuak erabilpen ugari izan ditu: giltzarrapoa, moztailea, goldea eta kremailera, besteak beste.




boto0010.gifTXIRRIKA EDO POLEA

Batzuentzat zama astun bat eskaileratan gora igotzea ez da arazo handia izango, baina gehienontzat askoz ere errazagoa da zama hori jaistea altxatzea baino. Norabide aldaketa hori soka eta gurpil batekin erraz konpon daiteke eta ahalegina gutxitu.
polea01.jpg


Gurpila finko kokatu eta soka bat bere ingurutik pasaraziz zama altxa daiteke gurpila dagoen lekuraino. Modu honetan erabilitako gurpila polea bilakatzen da. Beraz, polea kanpoaldean soka edo uhal bat heltzeko duen gurpilari deituko diogu eta zamak errazago jasotzeko erabiltzen da.

polea02.jpg

Polea sistema igogailuetan erabiltzen da, kabina gora doanean kontrapisuak behera egiten du. Besteak beste, garabietan eta eskailera mekanikoetan ere aurki daiteke.



boto0010.gifGURPILA

Gizakiaren asmakizunik garrantzitsuenetariko bat gurpila da zalantzarik gabe, naturan ez baitago zuzenean bere irudikoa den ezer. Gurpila eta eltzegilearen tornua, garai berean asmatu zirela uste da, hots, K.a. 4000. urtea inguruan. Gurpila ardatz baten inguruan biratzen den pieza zirkularra da.


gurpil1.jpg


Antzinaroan gurpilak izan zituen hiru erabilerak gizakiaren historia erabat eraldatu zuen. Hasieran ehotarria asmatu zen eta horrela gari edo arto aleak modu errazean eta kantitate handiagoan ehotzen zituzten.
Bestalde, eltzegilearen tornuari esker buztinezko ontziak arinago eta meheagoak egitea lortu zen, tresna hori gaur egun ere erabiltzen da.


gurpil2.jpg


Gurpilaren hirugarren erabilera eta garrantzitsuena garraioa izan da. Jatorriz enborrez egindako gurpilak ziren, geroago estuagoak bilakatu ziren eta ardatz batez lotuak izan zirenean garraioari hasiera eman zitzaion.


Gurpil desberdinak

gurpil3.jpg

Gurpilak garapen izugarria izan du. Lan ezberdinak egiteko hortzak, palak edo azal ezberdinak gehitu zaizkio. Milaka makina konplexutan aurki ditzakegu hala nola, errotan, hegazkinetan, erlojuetan, garabietan, ibilgailuetan.



boto0010.gifTORLOJUA

Alejandriako Herodoto izan zen torlojoa deskribatu zuen lehengoa K.a. V. mendean.

Torlojua plano inklinatu beste mota bat da. Arrapalak zilindro bat inguratzen du.
Plano inklinatu guztietan gertatzen den bezala torlojuek indarra aprobetxatzen dute.

torloju00.jpg

Torloju bat zura barruan sartzen denean, bira asko eman behar ditu apur bat aurreratzeko. Modu horretan biratzeko egin den indarra handitu egiten da.


torloju01.jpg

Burdinazko torlojua 1556. urtean Alemanian asmatu zen, baina 1780. urte arte itxaron behar izan zen denok ezagutzen dugun bihurkina gure artean izan arte.


torloju02.jpg

Gure inguruan hainbat lekutan aurki ditzakegu torloju bat duten tresnak, gure etxeetako txorrota, daratulua, kortxo-kentzekoa eta beste hainbeste. Halere, hedaturik dagoen erabilera zera da: objektu baten atalak lotzea eta askatzea. Arretaz begiratuz gero zure inguruan dauden hainbat gauza ikusiko duzu torlojuz josita daudela.

torloju03.jpg