boto0083.gif


boto0012.gifMunduko populazioa


Populazioaren ikasketa zientzia geografikoaren barnean lehen mailako interes bat suposatzen du. Giza geografiak populazioaren jatorria eta bere garapena aztertzen ditu, hala nola bere banaketa eta beste ezaugarri batzuk.

boto0012.gifBiztanleriaren dinamika

Jatorriko garaietatik, gizakien kopuruak handitzera jo du. Egoera normaletan, hazkuntza demografikoa oso geldoa izan ohi da, izan ere elikagaien eskuragarritasuna, osasun baldintza eta aurrerapen medikuen araberakoa da.
Garapen zientifikoak baldintza horiek hobe ditzake (eta hala egin du). Elikagaien produkzio handiago batek populazio handiago bat mantentzea baimentzen du. Aurkikuntza medikuek (eta batez ere bakunek) eta osasun egoera hobeek pertsonak luzaroago bizi daitezen egiten du.

boto0012.gifJaiotza eta heriotza-tasak


  • Jaiotza tasa: leku eta denbora zehatz batean, dagoen populazio totalaren eta bertan ematen diren jaiotzen arteko erlazioa da. Orokorrean milakotan adierazten da (‰).

  • Heriotza tasa: leku eta denbora zehatz batean, dagoen populazio totalaren eta bertan ematen dira heriotzen arteko erlazioa da. Orokorrean, ere, milakotan adierazten da (‰).

  • Populazioaren hazkuntza begetatiboa edo populazioaren hazkuntza naturala: jaiotza tasa eta heriotza tasen arteko ezberdintasuna da. Ehunekotan adierazten da (%). Orokorrean indize hau zenbaki positibo bat izaten da, nahiz eta gaur egun herrialde garatu batzuetan hazkuntza begetatiboak zenbaki negatiboak aurkezten dituen, honek dakarren populazioaren zahartze arriskuarekin.


boto0012.gifBerezko hazkundea

Berezko hazkundea, jaiotzen eta heriotzen arteko aldea da. Positiboa edo negatiboa izan daiteke


boto0012.gifMigrazio-mugimenduak


boto0001.gifMigrazioak


Migrazio bezala zera ulertzen da: iraunkorra ala ez den edozein aldaketa, lan edo/eta bizilekuan, pertsona bakar batena zein handiago edo txikiagoak diren giza taldeenak.
Aldaketa hau nazioaren barruko mugetan ematen bada (beste hiri edo eskualde batera mugitzea), barne-migrazioaz hitz egiten da. Mugimendua beste herrialde batera bada, migrazio internazional bezala kontsideratzen da.

boto0001.gifMigrazioen kausak


  • Barneko migrazioak zergati ekonomikoei zor zaizkie gehienetan (lan beharrak). Industrializazio-prozesuaren ostean, populazioaren barneko mugimenduek baserri-guneetatik hirietara norabide konstantea erakutsi dute.
Gaur egun, mugimendu pendularrak deitzen direnak dira garrantzitsuak, oporretako mugimenduak eta hirigune barneko lan-mugimenduak hartzen dituzte barnean.

  • Kanpoko migrazioek edo migrazio internazionalek kausa ezberdinak dituzte:

    • Behar ekonimikoak: txirotasunak pertsonak beste leku batzuetan lana bilatzera behartzen ditu.

    • Gudak: borrokatzen ez duen populazioaren parte bat gudetatik ihes egiten saiatzen da eta beste herrialde batzuetan bilatzen du babesa.

    • Jazarpenak: izaera politiko, erlijioso edo arrazagatik izan daitezke.

    • Behartutako migrazioak: XVI eta XIX. mendeetan zehar esklabo moduan Amerikara eramanak izan ziren afrikarren kasua da adibidez.

boto0012.gifBiztanleriaren mugikortasun espaziala


Biztanleria hazi egin daiteke ala gutxitu daiteke mugimendu naturalek eraginda, baina baita migrazio mugimenduen ondorioz.
Migrazio mugimenduak biztanleria multzoak lurralde batetik besterako desplazamenduak dira, ohiko egoitza aldatuz. Norbanakoak bere jatorrizko tokia uzten duenean emigrante legez zenbatzen da, destinora heltzen denean aldiz immigrantea (edo etorkina) da. Aldi bat iragan ondoren emigratutako norbanakoak haien jatorrizko tokietara bueltatzen direnean itzulitakoak izena hartzen dute.

aaamigrazio.png


Migrazioak barnekoak dira Estatu baten barruan ematen direnean, normalean landa eremutik hirietara. Mugak gainditzen badira eta herriz aldatzen bada, kanpoko edo nazioarteko migrazioak dira.



boto0012.gifDENTSITATEA.

aaabiztanle03.png


Lurralde bakoitzeko biztanle kopuruaren eta azaleraren arteko erlazioari dentsitatea deritzo.

Hura kalkulatzeko biztanleria absolutua biztanleria horrek bizitzeko erabiltzen duen azaleragatik (kilometro koadrotan adierazirik) zatitu behar da.

Lurraren batez besteko dentsitatea 47,7 bizt/km2 da eta munduko biztanleria osoa lurraren azalerak dituen 130 km2-en artean zatitzetik ateratzen da.
Datu horren arabera leku batzuk besteekin aldera ditzakegu, biztanleriaren dentsitatea ez baita homogeneoa planeta osoan.