SUMENDIOAK


SUMENDIOAK eta LURRIKARAK


D020128-c.jpg



SUMENDIAK

Zer da sumendi bat :

Sumendi bat lurraren gainazalean edo lurrazalean dagoen irekidura bat da , barnean dagoen arroka urtu eta
beroa , errautsak eta gasak ateratzen uzten duena lurbarnetik . Sumendiak orokorrean bi edo hiru plaka
tektoniko elkartu edo bereizten diren lekuetan aurkitzen dira . Azkenik , beste sumendi batzuk mantuko lumen ondorioz sortzen dira , hotspot deritzonetan . Hauek plaken mugetatik urrun gertan daiteke , Hawaiin bezala.



Sumendi baten atalak

sumendia000.png







1- Magma ganbara
2- Bertako arroka
3- Pipa
4- Oinarria
5- Sill
6- Albo pipa
7- Sumendiak sortutako errauts geruzak
8- Aldea
9- Sumendiak sortutako laba geruzak
10- Eztarria
11- Kono parasitoa
12- Laba ibaia
13- Galdara
14- Kraterra
15- Errauts hodeia



Ondorio garrantsitsuak:

Ondorio garrantsitsuak izan dituen azken erupzioaren protagonista Nyragongo sumendia izan da , Kongoko Goma hiria suntsitu eta 100.000 pertsona baino gehiagori eragin diona . Ukaezina da sumendien gizateriaren historian zehar izan duten eragina: erabat baldintzatzen dute inguruetako herri eta hirien bizitza , ingurunea guztiz eralda dezakete , kasuren batzuetan sumendietako errautzek mesede egiten diote uztari eta sumendien ondoriozko euri hazidoek kalte egin diezaiokete gure osasunari.


image008.gif

Klimaren aldaketa:

1991ko ekainean Pinatubo (filipinak)mendiaren erupzio indartsua gertatu ondoren , hurrengo bi urtetan atmosferara co2 isuri txikiagoa gertatzen zela ikusi zuten
adituek.Zeragatik ote zen ikertu, eta ohartu ziren sumendiak botatako erratuts eta partikulek 1992 eta 1993 urtetan zehar planetaren inguruan lanbro antzeko bat sortu zutela eta lurrazalera iristen den eguzki - argia gutxitu egin zela , zeharkakoago eta lausotuago baitzen . Zientzilari asko , orduan , murrizte horrek lurreko tenperatura ere geistea ekarri zuela uste izan zuten eta horrekin zeruaren eta landareen arnasa ere gutxitu egin zela . Baina Californiako berkelei unibertsitatean berriki egin diren ikerketekin frogatuta geratu da landareen fotosintesis prozesuan zehar eraginkortasuna aregotu besterik ez zela egin , karbono - dioxido gehiago xurgatuz , tenperatura orokorra gradu erdia jeitsi zen harren , eguzkiaren erradiazio orokorra %5 jeitsi zelako eta klimaren aldaketa hori ez da esanguratsua ala ere fenomeno oikoagoena eragin negatiboetan sakontzen jarraitzeko balio izan zuten analisiek , hala nola aerosolen eragina eta atmosferan dagoen kutsadura.


Ingurunearen gainean dituen eraginak:

Errauts - ekaitza:

Sumendiaren erupzioan laba puzketak edo gas - zutabeak botatzen dira airera ; tamainaren arabera , errautsa , area , blokeak ... izango dira . Errautzek suteak eragin ditzateke basoetan eta nekazaritzarako erabiltzen diren lurrak edo teilatuak estali - eraitsi arte - , uztak ondatu edo aldi batez lurrak ereitea galarazi.
Su - isuketak: haitz beroak , tamaina desberdinetakoa eta gasetan bilduak , fluido gisa mugitzen dira sumendian behera eta ehunka gradu eta orduko 50 eta 150 kilometro arteko abiadura har dezakete . Sumendietako produktu suntzitzaile eta hilgarrienak dira , bidean aurkitzen dutena aurrean eramaten baitute , eraikina eta edozein bizitza mota , beren indarra eta tenperatura handia direla eta.

Lokatza - ibaiak:

Sumendiak botatzen duen haitz urtuaren isurketak eragiten ditu ibaiok , baina gutxitan sortzen dute biktimarik , oso astiro jeisten baitiro.Ibai hauek ere bidean arrapatzen duten guztia suntzitzen dute , erreta , kolpatuta edo lurperatuta .

Gasak eta euri azidoak:

Magma gasak izaten ditu disolbaturik , erupzioek atmosferara isurtzen dituztenak ; normalean toxiko eta arriskutsuak izaten dira landare eta animalien bizitzarako . Gasek eragin kaltegarriak izan ditzakete , bereziki sumendiaren inguruetan (5 kilometro) , baina herrialde batzuetan emisio puntutik 30 kilometrotara ere eragin dute kalteak . Euri azidoa pertsonen begietan , larruazalean eta arnasketan sisteman egiten die kalte batez ere . Uzta kutsatu eta ukituriko landaretza jaten dute animaliei ere egiten die kalte . Zenbaitetan , errautzei lotutako gasekin nahastean euri azido bihurtzen dira euri tantak ; euri mota hori kaltegarria da pertsona , animalia eta landareentzat eta baita metalezko egiturentzat ere .

Ekaitz elektrikoa:

Sumendiak botatzen dituen gas eta lurrunek erraztu egiten dute hodeietan sortutako elektrizitate airean zehar garraiatzea eta horrek tximistak eta oinaztargi handiak sortzen ditu . Gainera , eurite bortitza izateko arriskua areagotu egiten da .


Formari begiratuz, ordea, hiru motakoak izan daitezke:

errauts-kono formakoak, ezkutu- formakoak eta estratu-formakoak.
Errauts-konoak, erupzioetako errautsa pilatzean sortzen dira. Beraz, konoen hormek ezin dute aldapa handirik izan, eta oinarri borobila izaten dute. Aipagarriena, bere itxuragatik, Xitle sumendia izan daiteke.

Ezkutu-formakoak, aldiz, diametroz altueraz baino gehiago direnei esaten zaie.
Eta laba korronte bigunen ondorioz osatzen direnez, aldapa eta altuera txikikoak izaten dira. Gainera, Hawaii-ko sumendi gehienak horrelakoak izaten dira.

Estratu-formakoak, berriz, zatika daitekeen materialez eta laba bigunez osatutakoak dira. Popocatepelt sumendia, horietako bat da.


Onurak ere ekartzen dituzte:

Hala ere , nekazaritza eta da biziraupeneko metodoak irabazten atera daitezke sumendien jardunaren eraginez . Errautsek eta materia piroplastikoek oso emankor bihur dezakete lurra eta uzta aberatzak jasotzeko aukera ematen dieten nekazariei . 1992ko apirilean Cerro Negro sumendiak erupzioa izan zuen Leon herritik hurbil , Nykaraguan.


Sumendietako gasen detektibeak

Kolonbiako Armero herriko egun zoriontsuak atzean gelditu dira. Duela 25 urte, lokatzak kaleak guztiz estali zituen, eta herria zorigaitzak astindu zuen.






KILIMANJARO

kilimanjaro.jpg


Kilimanjaro sumendia izen bereko parke naturalean kokatuta dago, Tanzanian 5.895 metroko altuera du eta Afrikako gailurrik altuenetakoa da.

Hiru krater dituen estratu – sumendia da eta elur iraunkorrak ditu, bere gailurrean dagoen glaziarraren ondorioz.

Rift haranaren ekialdeko ertzean egoteagatik, Kilimanjaro mendia, Pleistozeno garaian aktibitate handia izan zuen, ez dago afrikar lautadan guztiz isolatua, ekialdetik hego – ekialdera hedatzen den ardatz batean kokatutako beste hiru kono bolkanikoz inguratuta
baizik. Izena enigma bat da oraindik.

Swahilierazko klima ( mendixka ) eta njaro ( hotzaren deabrua) hitzetatik etor daiteke, baita njaros ( karabanak ) esamoldetik ere, Zanzibarreko arabiarren esklabu konboien aipuz. Beste batzuen uztez njare (ur – iturria ) hitza dago jatorrian.

XIX. mendearen aurretik, Ptolomeo geografilari egipziarrarenak bezalako kronika bitxi batzuk Afrikaren hegoaldean mendi zuri bat dagoela esaten digute. 1845ean, William Cooley geografilari britaniarrak Afrikako mendirik ezagunena, Kilimanjaro, arroka gorriz estalita dagoela esaten digu.

Gailurreko glaziarrak urtzen ari dira eta 1900ean 12 km2 baitzituen ere, gaur egun ez dituzte 2km2 besterik estaltzen. Erritmo honekin jarraituz gero 2020 ingururako desagertuko dira.

Urtero 20.000 pertsona inguru saiatzen da gailurrera iristen. Kopuru hau Tanzaniako agintariek kontrolatzen dute. Parkean sartzeko 500$ inguru ordaindu behar dira.



KENYA

mountkenyatrekking.jpg

Kenya mendia Kenyako mendirik altuena eta Afrikako bigarrena da. Kenya mendia Kenyaren erdialdean dago, justu ekuatorearen hegoaldean, Nairobitik 150 km ipar- ekialderantz.Mendia itzalitako sumendia da, geruza- sumendia, azkeneko erupzioa duela 2,6 eta 3,1 milioi urte artean izan zuena. HISTORIA Johann Ludwig Krafp misiolariak mendia ikusteko lehendabiziko europarra zen, 1849. urtean.Kenya mendia igotzeko hilabeterik onenak urtarrila eta otsaila hegoaldeko aldean eta abuztua eta iraila iparraldekoan dira. DEMOGRAFIA Kenya mendiaren eskualdean bizi diren herriak Gikuyu, Meru, Embu eta Masai dira. Guztion kultura mendia oso inportantea da.



KRAKATOA

Krakatoa_map.jpg

Krakatoa Indonesiako sumendia da, Java eta Sumatra uharteen artean kokatutakoa. 1883ko abuztuaren 27an lau eztanda erraldoiek, Krakatoren erupzioak sortuak, hondamenezko tsunamiak sortu eta hainbat herri suntsitu zituzten Javan eta Sumatran.Beraren garaiera 813m ko altuera duen sumendia da eta galdara boltaniko motekoa da.Bere kokapena Indonesian dago.




VESUBIO

vesuvius_from_plane.jpg

Vesuvio Napoliko (Italia) badiaren ekialdean dagoen sumendia da,1281 mko garaiera du. Berezia egiten duena da azken 100 urteotan aktiboa egon den Euripako bakarra dela, beti ere kontinenteko lurralde nagusia kontuan hartuta eta ez uharteak .Azken erupzioa 1944 an izan zen.Dena den ,ezaguna da batez ere 79. urtean izandako erupzioagatik:Ponpeia eta Herculanum suntsitu zituen,eta gaur egun arte iritsi dira aztarna horiek,orduko gorpu eta etxeko zatiak nahikoa ondo kontserbaturik geldituz.79.urtean Vesubio sumendiaren erupzio ikaragarria gertatu zen.Erupzioak Ponpeia eta Herkulano suntsitu zituen.Sasoi hartatik asko aurreratu da.Sumendiak ikertzeko ohikoak bilakatu dira sismografoak,.Eta hemendik aurrera ere badirudi lurraren mugimenduak ikertuta sumendiei buruz askoz ere gehiago jakin ahal izango da.1999 urtean erupzioan hasi zen berriro eta izu handia sortu zuen.1631. Vesubio sumendia berriro lehertu zen eta 3000 hildako baino gehiago eragin zituen eta 5 herri kiskalita geratu ziren.



MAUNA LOA

mauna-loa-volcan.jpg

Mauna Loa,Hawai uharteko eta munduko sumendirik handiena,esnatzen ari da ia 20 urte lo eman eta gero.Mauna loaren azken erupsioa 1984 an gertatu zen.Orduan hiru astez bortizki isuri zuen laba. Mauna loa sumendia oso zuntzigarria da,denbora gutzita laba asko jaurtitzko gai delako eta sortutako laba-ibaiak askar eta urrun mugitzen direlako.1950 ean ezagutzen den erupsio okerrena gertatu zenean.1843 tik 33 alditan izan ditu erupsioak.




PARIKUTIN

paricutin.jpg

Parikutin Sumendi hau Mexikon dago, Parikutin izeneko herrian.1943.urteko otsailaren 20ko goizean Mexikoko nekazari bat aparteko gertakari baten lekuko izan ziren.Goizaldean lur-ikara txiki bat nabaritu zuten eta lur zorua bero zegoela nabaritu zuten. Ondoren, arrailak eta pitzadura batzuk gertatu ziren eta horietatik kea ateratzen zen.Handik urtebetera sumendien erupzioa hasita zegoen, eta kraterretako batek 10m-ko sakonera zuen.Handik gutxira, barrunba bat entzun zen, lurzorua 2.5cm-ra altxatu zen eta kea, hautz fina, sufre usaina eta txinpartak irteten hasi ziren.Arratsaldean, krater txiki hartatik ke ilada mehe bat irteten zen.Hurrengo goizean, Pulidok konoa 10cm-ko altuera zuela eta eguerdian 50cm-ko altuerara iritsi zela ikusi ahal izan zuen miresturik.Erupzioaren bigarren egunean, laba korrontea 5cm orduko abiaduran jariatzen hasi zen.Lehen astean iragan ondoren, konoa 140m-ko altuera zuen eta erupzioak leherketa ugari eragiten zituen. Lehen urtearen ondoren, Paricutin sumendiak 300m-tik gorako altuera zuen eta bere konoa gero eta gutxiago hasi zen handik aurrera. Paricitin sumendia itzali zenean, 1952.urteko martxoan, konoak 410m-ko altuera zuen. Parikutin sumendiaren jaiotza Tenerifeko Chinyoro sumendieren jaiotza bezalakoa zen. Kanporatu zituen material metetengatik, konoaren formagatik, eta etengabe materialak jaurtitzen izateagatik, Parikutin sumendi estronboliarren taldekoa da.




TEIDE

teide2.gif

TEIDE:Teide mendia Espainiako altuena da bere 3.718 metroekin eta Tenerife irlako gailurra da. Ozeanoko lautadatik 7.000 metro igotzen da. Sumendi bat da, estronboliar motakoa.Guantxeentzat Echeyde izena hartzen zuen (hortik Teide izena) eta bertan Guayota izakia bizi zen, gaizkiaren deabrua. 1582an Sir Edmund Scory-k lehenengo igoera egin zuen. NATURA PARKEA:1954an natura parketzat izenatu zuten, “Parque Nacional de Las Cañadas del Teide” izenarekin. IKUS, GAINERA: · Espaniako geografia.Gaiera:3.718 mMota:estronboliarra


Orrialde honen egilea- Igtorres Igtorres Feb 7, 2013 3:11 am. Edizio guztiak: 8.