estr0017.gif

boto0013.gifUra


Ura lurrazaleko elementurik ugariena da eta bizi formen agerpen eta mantenurako oinarrizko osagaietariko bat da. Nahiz eta lur azpian zein atmosferan disolbatutako ur lurrin bezala likido honen kantitate handiak egon,ur kopuru gehiena azalekoa da eta gutxi gora behera lurraren hiru laurden estaltzen ditu ozeano, itsaso, laku eta ibai modura.

Uraren zikloa


Ura ez da elementu estatiko bat, modu dinamiko batean jarduten da, etengabe lekuz eta egoera fisikoz aldatuz (solido, likido edo gaseosoa). Dinamismo hau

uraren zikloa bezala ezagutzen da. Orokorrean, aldi hauek osatzen dute:

  • Gainazaleko urak: ozeanoak, itsasoa, lakuak, ibaiak, eta eremu izoztuak. Zikloaren hasierako oinarria osatzen dute.

  • Lurruntzea: eguzkiaren beroaren efektupean, ura eta batzutan izotzak lurruntzen dira eta atmosferan disolbatzen dira. Urtero bostehun mila itsas ur km3 inguru lurruntzen dira.

  • Kondentsazioa: ur lurrinezko tanta ñimiñoak taldekatzera jotzen dute hodeiak sortuz.

  • Prezipitazioa: lurrina oraindik gehiago kondentsatzen da eta tanta likidoak edo kristal izoztuak sortzen ditu. Ura lurrazalera erortzen da eta forma ezberdinak hartzen ditu hala nola euria, elurra edo kazkabarra. Urte batean lurrindutako itsas uraren kopuru osoaren laurden bat, ehun mila km3 inguru, kontinenteen gainean erortzen da, beste guztia ozeanora bueltatzen da.

  • Isurketa: jausitako ura lurrazalean zehar irristatzen da, grabitatearen eraginez eskualde baxuenak bilatuz. Lurrean ematen diren isuriek ibaiak, uharrak eta lakuak osatzen dituzte, zelaiak ongarritzen dituzte eta landareen hazkuntza baimentzen dute, beraz faunaren eta gizakiaren elikadura ere. Ur hauen heren baten azken helburua (berrogeita bost mila km3) itsasoa da berriro, beraz isuriak ziklo baten bukaera suposatzen du eta hasiera berri bat. Gainazaleko beste urak (hirurogeita bost mila km3) kostaldera iritsi baino lehen lurrintzen dira eta geroago berriro jausten dira.

  • Infiltrazioa: eroritako uren parte bat lurrak xurgatzen du, lur azpiko ubide eta biltegiak osatuz. Ur hauek azkenean ozeanora iritsi arte beherantz joateko joera dute, bertan zikloa berriz hasten delarik.


urarenzikloa.png




boto0013.gifUraren erabilerak

Anitzak dira eta guztiak bizitzeko beharrezkoak:

boto0010.gifGizakien erabilera



  • Etxeko kontsumoa: edan, janaria egin, garbiketa… etab. Ur gastuaren %10 suposatzen du.

  • Nekazaritza eta Abeltzaintza: landutako lurren ureztatzea, abereen mantenua. Gizakiaren ur gastuaren %75 suposatzen du gutxi gorabehera.

  • Industria: industriaren alor ezberdinetan aplikazioa, adibidez; mineralen garbiketa, makinariaren hoztea, energiaren produkzioa eta abar. Ur kontsumoaren %15 suposatzen du.

  • Garraioa: itsasoak eta ibaiak, ubideak eta abar.

boto0010.gifErabilera naturalak


  • Landare-espezieen mantentzea, batez ere baso handietakoak.

  • Faunako espezieen mantenua.

  • Erliebearen modelatua, planetaren lur azalearen aspektu dinamikoetan parte hartzea.
Modu honetan, uraren zikloan ematen den edozein aldaketak ondorio larriak izan ditzake, bai ingurugiroarentzat eta baita giza jarduerarako ere.

boto0011.gifArazoak

boto0001.gifNagusiak dira:


  • Urritasuna: leku batzuetan ura urria izan daiteke berezko baldintza klimatikoen ondorioz. Kasu honetan ez du arazorik suposatzen, giza bizimodua eta bizitza naturala egoera horretara egokitu ahal izan direlako. Baina aldi berean gerta daiteke ur urritasuna euritsuak diren lurraldeetan noizean behin gertatzea. Orduan lehorteaz hitz egiten da, eta luzaroan gertatzen bada ondorio oso txarrak izan ditzake. Lehorteak hainbat kausen ondorioz ematen dira baina atmosferako kutxaduraren ondorioz ematen den aldaketa klimatikoa , munduko leku askotan euriteen gutxitze esanguratsua eragiten ari da.

  • Gehiegizko oparotasuna: lehortearen kontrako fenomenoa da. Bat-bateko gehiegizko euriteak mingarriago izatera heldu daiteke uholdeak eragiterakoan, zeintzuk, hiri eta herriak suntsitu eta laborantza zelaiak hondatzen dituzten.

  • Kutsadura: giza jarduerak, batez ere industriak habitatutako eskualdeetan uraren kalitatearen murrizketa konstante bat ekarri du berarekin. Honek berebiziko garrantzia du betez ere edateko uraren horniketari dagokionez.

  • Xahutzea edo alferrik galtzea: gizarte industrialak ur kopuru handiak kontsumitzen ditu, askotan modu arduragabean. Hirugarren munduan, ordez, likido estimatu hori oso urria da.

urkontzumoa.png


boto0013.gifUr gazia eta ur geza

Gure planetako ur kopuru handiena (%97) gazia da eta ez du erabilpen espezifikorik. Ur geza likido guzti honen portzentaia oso txikia ez da, hala ere, balio handiagoa du edateko, laboreak ureztatzeko, eta beste gauzetarako. Gainera, kontutan izan behar da ur gezaren kopuru handiena kasko polarretan izoztuta dagoela, beraz guztiaren proportzio txiki bat besterik ezin da erabili: ibai, laku eta lurrazpiko putzuetan dagoena.