3sun6b.gif




BIOSFERA
Biosfera Lurra edo planetaren bat inguratzen duen zona da, eta horren barnean bizia gerta liteke.

Lurraren biosferan, lur gainazalean, bizitzarako giro guztiak daude baita beraren azpian eta gainean ere, ozeanoak barne direla.

Biosfera atmosferak*, hidrosferak* (Lurreko ur masa guztien multzoa) eta litosferak* (Lurraren zati solidoak) osatzen dute.

Biosfera, planetaren gainazala estaltzen duen geruza mehea da eta bere goiko eta beheko mugak ez daude oso ondo definituta.

Biosferaren lodiera handiena 30 kilometrokoa da, ozeanoetako sakontasun handienetatik (non organismo desberdinak bizi diren) hasi eta troposferaren goiko mugaraino (non mikroorganismo batzuen esporak haizeek arrastatuak bizi diren). Adibidez, gauza jakina da bakterio* batzuk petrolio eskualdeetan bizi direla, lurraren gainazalaren azpian 2 Km ko sakoneretan. Hala ere, izaki bizidun gehienak litosfera eta hidrosfera kontaktoan dauden elkarren ondoko 100 metrotan bizi dira. Oro har, bada bizia eguzkiaren* argia iristen den eta ur likidoa dagoen lekuetan.

Biosferan harreman estua dago izaki bizidunen eta beren ingurumenaren artean. Organismo-sistemak ingurumenari egokitutako komunitateetan elkartzen dira materiaren eta energiaren* trukeen bitartez. Beraz, ekosistemak*, organismo bizidunez gain, hauekin elkarrekiko eraginean dagoen materia inertez ere eratuak daude.

Ekosistemek tamaina desberdinak izan ditzakete: urmael txikiaren neurritik hasi eta oihan tropikalaren neurriraino. Landare bizitzan adibidez, landareek karbono dioxidoa* hartzen dute airetik, karbonoa azukreak ekoizteko baliatzen dute, eta sobera gelditzen zaien oxigenoa eguratsera botatzen dute.

Gaur egun airean dagoen oxigenoa* prozesu horren ondorioz sortzen da. Bi dira biosferan burutzen diren prozesu metabolikoak: fotosintesia* –landare-munduan landareetan burutzen dena– eta arnasketa –animalien eta landareen munduan gertatzen dena–.

Bigarren prozesu honen bitartez, oxigenoa berriro karbono-dioxido eta ur bihurtzeko erabiltzen da. Bi prozesuek funtsezko zikloa ixten dute lur bizitzarako. Ziklo horrek funtziona dezan, ezinbestekoa da Eguzkiaren energia. Gizakiok, noski, biosferaren zati gara. Kontuan hartu behar ditugu gizakion jarduera askok ekosistemetan eragindako ondorio kaltegarriak.

Sarritan, kanpoko litosferak nola hidrosferak eta atmosferak ere gizakiok botatako gaien kutsadura toxikoa jasotzen dute. Material horietako askok biosfera erasaten dute. Kutsadura ohikoenak ur zikinak, metal-hondakinak, hondakin nuklearrak, gas-isurketak, petrolio-hidrokarburoak eta konposatu organiko sintetikoak dira.