abst0018.gif



boto0013.gifBiztanleriaren piramidea nola egin



1. Datuen kalkulua. Datuak zenbaki absolutuetan azaltzen badira adin eta sexu talde bakoitzari populazio osoarekiko dagokion portzentajea aurkitu behar da. Horretarako adin eta sexu talde bakoitzeko kopuruak biztanleria absolutuagatik zatitu eta ehungatik biderkatu beharko dira.
Talde bakoitzeko portzentajea = Talde bakoitzeko kopurua x 100 / Biztanleria osoa

biztanlepiramidea01.png
2. Ardatzen marraketa. Milimetratutako orri batean aurkako koordenada ardatz bi (sexu bakoitzeko bat) marratu, horizontala biztanleria portzentajeak adierazteko eta bertikala adin taldeak adierazteko. Adin talde bakoitza (ardatz bertikala) ehunekoa adierazteko (ardatz horizontalean) erabilitako lodieraren erdia erabiliz adierazten da normalean, horrela herri ezberdinetako piramideak grafikoari egindako begiratu azkar batean alderatzeko aukera izango dugu.
3. Portzentaje datuak koordenatu ardatzetara eramatea, gizonezkoak eskuinean eta emakumezkoak ezkerrean ezartzen direla kontuan hartuz. Marra perpendikularrak ezarriko dira adin talde bakoitza dagokion portzentajearekin lotuz, adin talde bakoitzarentzat biztanleriarekiko proportzionala den barra bat egonik.
4. Azken xehetasunak, adibidez, barrak kolore ezberdinez margotzea, gizonezkoenak urdinez eta emakumezkoenak gorriz, eta legenda bat idatzi grafikoa egin deneko data ezarriz, oso erabilgarria izango baita hura interpretatzeko garaian.