Ekosistemak beren arteko harremanak garatzen dituzten izaki bizidun eta bizigabeen taldeak dira, eta planetan bizitza garatzeko hainbat eredu sortzen dituzte. Ekosistema lehortarrak klimaren arabera sakabanatzen dira Lurreko azaletik. Ekosistema urtarrak, bestalde, sakonera edo kostarekiko hurbiltasuna bezalako elementuen arabera bereizten dira.
Ekosistema bat ingurune batean beren artean erlazionatzen diren izaki bizidun eta elementu bizigabeen multzoa da. Ekosistema urtarren ingurunea ura da. Ekosistema lehortar edo biometan, ostera, ingurunea lehorra da. Ondorioz, ekosistema urtarretan, izaki bizidunek ez dute hidratatuta egoteko zailtasunik, baina aldiz, lehortarretan deshidratazioari aurre egiteko mekanismoak garatzen dituzte. Hala ere, uretan oxigeno disolbatuaren eskasia biziraupenerako oztopo bat da. Lurreko ekosistema guztien multzoari Ekosfera deitzen zaio.
Itsasoak eta ozeanoak
Itsas ekosistemetan izaki bizidun desberdinez betetako hainbat gune bereizten dira. Uren sakonera garrantzitsua da, argia eta tenperatura horren araberakoak direlako, eta ondorioz, baita ekosistema hauetan aurki daitezkeen organismo-motak ere.
Zapalda kontinentalean (200 m baino gutxiago) landare eta animalien planktona bizi da, batez ere algaz eta krustazeoz osatua. Hemen gune fotikoa dago, argia heltzen zaion ur-azpiko zona.
Zona batialean (200 eta 4.000 m bitartean) nektona bizi da, arrain, txibia, itsas dortoka, itsas txakur, bale eta antzeko animaliez osatua.
Zona abisalean (4.000 m baino gehiago) bentosa bizi da, itsas, izarrez belakiz eta beste animaliez osatutakoa. Zona abisala ekosistema txiki samarra bada ere, biodibertsitatearen eremuan ekarpen garrantzitsuak egitea lortu du. Batez ere, bertan ageri diren espezieen aniztasunari dagokionez, amildegi hauetan bizi diren organismo asko paregabeak dira (izan ere, ez dago Lurrean hauek aurki daitezkeen beste eskualde geografikorik).
Estuarioak, deltak eta padurak
Estuario, delta eta paduretan ekosistema urtarrak emankorragoak dira, izaki bizidunen aniztasuna handiagoa baita. Izaki hauen ezaugarri nagusia mareetara moldatzeko duten erraztasuna da.
Ekosistema hauetan animalia-espezie askok (moluskuek, krustazeoek eta arrainek) beren arrautzak jartzen dituzte, eta arrain migratzaileek (adibidez, izokin eta aingirek) atsedenerako toki moduan erabiltzen dute.
Ibaiak eta lakuak
Ibaiak eta lakuak ekosistema urtarrak dira, non hiru gune bereizten diren, zeintzuk ingurune-baldintzek eta bertako izaki bizidunek bereizten dituzten.
Ibaiak:
• Goi ibilguan, ur-laster asko daudenez, ura oso hotza eta ondo oxigenatuta dago. Hori dela eta, izokin eta amuarrain asko daude. Karramarro, uhandre eta martin arrantzale ugari ere badago.
• Erdi-ibilguan landare organismoak garatzen dira ur-laster gutxiago daudelako. Hau da izaki bizidunen aniztasunik handiena duen gunea.
• Beheko ibilguan ura idoitsua da, ur-laster geldiak direla eta. Horregatik, argi gutxi dago eta espezieek ez dute aniztasun handirik erakusten.
Lakuak:
• Kostaldeko eremuetan landareak ageri dira itsasertzean zehar.
• Zona limnetikoak landare planktona baino ez dauka.
• Zona sakonean animalia-espezie gutxi batzuk bizi dira.
Zona hezeak, lokaztiak eta zingirak
Ekosistema hauek oso emankorrak dira, eta horien menpean dauden landare organismo eta animalia-espezie desberdinak asko dira. Garrantzi handia dute, akuifero hurbilak urez bete eta mantentzen dituztelako.
Urtaroaren arabera, sute eta marea edo eurite gogorrengatik sortutako ur lasterrei esker, mantenugai asko uretara heltzen dira. Fenomeno hauek amaitzen direnean, elikagaiak hondoan pilatzen dira, landare lehortarren inbasioa ahalbidetuz, hezegunea desagertu arte.
Lurpeko urak eta akuiferoak
Lurpeko urak gizakiarentzako oso ekosistema erabilgarriak dira. Etxean nahiz nekazaritzan edo abeltzaintzan erabiltzen diren hornikuntza-iturri nagusietako bat dira. Hori dela eta, araztu egin behar dira, beren osagai biziduna mikroorganismoz osatuta dagoelako.
Akuiferoak normalean buztinez edo arbelez osatuta dagoen lur-geruza iragazgaitz baten gainean pilatutako lurpeko urak dira. Ekosistema hauek ez dira batere egonkorrak, giza jardueraren ondorioz aldaketa handiak jasan behar dituztelako.
Ekosistema urtarrak
Ekosistemak beren arteko harremanak garatzen dituzten izaki bizidun eta bizigabeen taldeak dira, eta planetan bizitza garatzeko hainbat eredu sortzen dituzte. Ekosistema lehortarrak klimaren arabera sakabanatzen dira Lurreko azaletik. Ekosistema urtarrak, bestalde, sakonera edo kostarekiko hurbiltasuna bezalako elementuen arabera bereizten dira.
Ekosistema bat ingurune batean beren artean erlazionatzen diren izaki bizidun eta elementu bizigabeen multzoa da. Ekosistema urtarren ingurunea ura da. Ekosistema lehortar edo biometan, ostera, ingurunea lehorra da. Ondorioz, ekosistema urtarretan, izaki bizidunek ez dute hidratatuta egoteko zailtasunik, baina aldiz, lehortarretan deshidratazioari aurre egiteko mekanismoak garatzen dituzte. Hala ere, uretan oxigeno disolbatuaren eskasia biziraupenerako oztopo bat da. Lurreko ekosistema guztien multzoari Ekosfera deitzen zaio.
Itsasoak eta ozeanoak
Itsas ekosistemetan izaki bizidun desberdinez betetako hainbat gune bereizten dira. Uren sakonera garrantzitsua da, argia eta tenperatura horren araberakoak direlako, eta ondorioz, baita ekosistema hauetan aurki daitezkeen organismo-motak ere.
Zapalda kontinentalean (200 m baino gutxiago) landare eta animalien planktona bizi da, batez ere algaz eta krustazeoz osatua. Hemen gune fotikoa dago, argia heltzen zaion ur-azpiko zona.
Zona batialean (200 eta 4.000 m bitartean) nektona bizi da, arrain, txibia, itsas dortoka, itsas txakur, bale eta antzeko animaliez osatua.
Zona abisalean (4.000 m baino gehiago) bentosa bizi da, itsas, izarrez belakiz eta beste animaliez osatutakoa. Zona abisala ekosistema txiki samarra bada ere, biodibertsitatearen eremuan ekarpen garrantzitsuak egitea lortu du. Batez ere, bertan ageri diren espezieen aniztasunari dagokionez, amildegi hauetan bizi diren organismo asko paregabeak dira (izan ere, ez dago Lurrean hauek aurki daitezkeen beste eskualde geografikorik).
Estuarioak, deltak eta padurak
Estuario, delta eta paduretan ekosistema urtarrak emankorragoak dira, izaki bizidunen aniztasuna handiagoa baita. Izaki hauen ezaugarri nagusia mareetara moldatzeko duten erraztasuna da.
Ekosistema hauetan animalia-espezie askok (moluskuek, krustazeoek eta arrainek) beren arrautzak jartzen dituzte, eta arrain migratzaileek (adibidez, izokin eta aingirek) atsedenerako toki moduan erabiltzen dute.
Ibaiak eta lakuak
Ibaiak eta lakuak ekosistema urtarrak dira, non hiru gune bereizten diren, zeintzuk ingurune-baldintzek eta bertako izaki bizidunek bereizten dituzten.
Ibaiak:
• Goi ibilguan, ur-laster asko daudenez, ura oso hotza eta ondo oxigenatuta dago. Hori dela eta, izokin eta amuarrain asko daude. Karramarro, uhandre eta martin arrantzale ugari ere badago.
• Erdi-ibilguan landare organismoak garatzen dira ur-laster gutxiago daudelako. Hau da izaki bizidunen aniztasunik handiena duen gunea.
• Beheko ibilguan ura idoitsua da, ur-laster geldiak direla eta. Horregatik, argi gutxi dago eta espezieek ez dute aniztasun handirik erakusten.
Lakuak:
• Kostaldeko eremuetan landareak ageri dira itsasertzean zehar.
• Zona limnetikoak landare planktona baino ez dauka.
• Zona sakonean animalia-espezie gutxi batzuk bizi dira.
Zona hezeak, lokaztiak eta zingirak
Ekosistema hauek oso emankorrak dira, eta horien menpean dauden landare organismo eta animalia-espezie desberdinak asko dira. Garrantzi handia dute, akuifero hurbilak urez bete eta mantentzen dituztelako.Urtaroaren arabera, sute eta marea edo eurite gogorrengatik sortutako ur lasterrei esker, mantenugai asko uretara heltzen dira. Fenomeno hauek amaitzen direnean, elikagaiak hondoan pilatzen dira, landare lehortarren inbasioa ahalbidetuz, hezegunea desagertu arte.
Lurpeko urak eta akuiferoak
Lurpeko urak gizakiarentzako oso ekosistema erabilgarriak dira. Etxean nahiz nekazaritzan edo abeltzaintzan erabiltzen diren hornikuntza-iturri nagusietako bat dira. Hori dela eta, araztu egin behar dira, beren osagai biziduna mikroorganismoz osatuta dagoelako.Akuiferoak normalean buztinez edo arbelez osatuta dagoen lur-geruza iragazgaitz baten gainean pilatutako lurpeko urak dira. Ekosistema hauek ez dira batere egonkorrak, giza jardueraren ondorioz aldaketa handiak jasan behar dituztelako.