Harri magmatikoak eta bulkanismoa
Lurrazalaren barrualdean oso tenperatura handietan egon eta kanporatuak izan ondoren, harri igneoak naturaren fenomeno txundigarrienetako baten ondare ikusgarri ditugu, hots, bulkanismoarena.
Definizioa eta ezaugarriak
Harri igneo edo magmatikoak beren mineralen fusio-prozesu baten ondoren sortutako harriak izango lirateke. Hori gertatzeko beharrezkoak diren tenperaturak oso altuak dira, nahiz eta mineral bakoitzaren ezaugarrien arabera ere badauden.
Harri igneoek ezaugarri berezi batzuk dauzkate:
Kristal-egitura (3. gaia ikusi) eta(4. gaia ikusi).
Osaera: bi motako izan daiteke faneritikoa (kristalak begi hutsez ikus daitezke) edo afanitikoa (kristal mikroskopikoak).
Kokapena: kokapen bi izan daiteke intrusiboa (Lurraren barrualdean eratua) edo estrusiboa (kanpoaldean osatua). Azken horiei harri bolkaniko ere esaten zaie.
Magma
Magma mineral urtuen nahasketa bat da, eta bertan, zenbait elementu solido eta disolbatutako gasen kopuru bat (%10 arte) egon liteke. Hoztean nahasketa hori solido bihurtzeak harri magmatikoak sorrarazten ditu
Ez dago konposizio kimiko jakinik magmarentzat, zeren edozein mineral urtu eta nahastu baitaiteke beste batzuekin. Nolanahi ere, lurrazalean ugariagoak dira silizioan (Si) aberatsak diren magmak. Ohikoak diren beste osagai batzuk dira honako hauek: oxigenoa (O), aluminioa (Al), kaltzioa (Ca), burdina (Fe), magnesioa (Mg), sodioa (Na) eta potasioa (K).
Harrien fusioa lurrazalaren geruzarik sakonenetan gertatzen da, eta zenbait faktoreren arabera dago:
Tenperatura: hau dugu funtsezko faktorea. Harriak urtzeko beharrezkoa den berotasun-kopurua nahasketa horretan dauden mineral-moten arabera egongo da.
Presioa: aldagai honek eginkizun erabakigarria du, zeren eta, zenbat eta handiagoa izan presioa, orduan eta tenperatura gehiago beharko da mineralak urtzeko.
Mineralak: nahasketaren mineralen gaitasun desberdinek badute eraginik magmaren ezaugarrietan. Silizeak, esaterako, areagotu egiten du biskositatea. Gasak bertan egoteak, berriz, magma jariakorrak sortzen ditu. Mineralen artean disolbatutako uraren ondorioz, fusiorako beharrezkoa den tenperatura nabarmenki murrizten da.
Laba-kolada (magma urturik), sumendi baten magalean behera.
Harri igneoen kokapen-motak.
Magma-motak eta harri igneoak
Beren konposizio kimikoaren arabera, zenbait magma-mota daude, eta horietako bakoitzak harri igneoen mota jakin bat sorraraziko du. Oro har, magmak ondorengo taldeetan sailka ditzakegu:
Oinarrizko magma: fluidoa da, silize gutxi du eta oso tenperatura handitan egon ohi da (900 eta 1.200º bitartean). Basaltoa eta gabroa era honetako magmetatik sortutako harriak dira. Oinarrizko harri magmatikoak, funtsean, oso trinkoak eta gogorrak dira, kolore ilunekoak.
Magma azidoa (edo feltsikoa): likatsua da, silize-kopuru handiak izan ohi ditu eta 800ºtik beherako tenperaturetan egoten da. Granitoa eta erriolita magma azidoetatik sortutako harri igneoen adibide esanguratsuak dira. Harri hauek kolore argikoak eta dentsitate ertain-baxukoak izan ohi dira.
Magma ertaina: aurreko bi magma-mota horietako ezaugarri batzuk dauzka. Andesita magma ertainetik sortutako harri bat dugu. Magma-mota honetako harriak kolore askotakoak dira eta dentsitate ertain eta ertain-altua dute
Magma ultrabasikoa (edo ultramafikoa): oso jariakorra da, ia ez du silizerik eta burdina (Fe) eta magnesioa (Mg) kopuru handietan izan ohi du. Tenperaturarik handienak behar dituena hauxe da, are 1.700º-tik gora.
«« Harriak
Harri metamorfikoak »»
Harri magmatiko arruntenak
Basaltoa eta granitoa lurrazalean ugarien aurkitzen diren harri magmatikoak dira. Lehena feldespatoz, olibinoz eta prioxenoz osatua dago. Granitoak, berriz, hainbat eta hainbat aplikazio ditu eraikuntzan, eta bere konposizioan mika, feldespato eta kuartzoaren nahasketa bat du.
Harri igneoak sailkatzeko irizpideak
Gaur egun, sistema ugari erabiltzen dira harri igneoak sailkatzeko, sailkapen bakoitzak duen helburu bereziaren arabera. Horrela, harri-mota hau kolore eta egituraren arabera, konposizio kimiko edo mineralogikoaren arabera, edo hasierako magmak duen konposizioaren arabera sailka daiteke. Egiturak eta koloreak informazio asko ematen digute harriaren jatorriari buruz. Konposizio kimikoari dagokionez, harriak duen silize-kopurua hartzen da kontuan batez ere.
Hiztegia
Asimilazio magmatikoa: solidotze-prozesuan dagoen magma bat inguruko beste harri batzuetako elementuekin nahastea. Prozesu bolkanikoetan magma goiko geruzetara doan bitartean gertatu ohi da
Batolitoa: plutoi irregularra da eta zailtasunez elkartzen da bere inguruko gainerako harriekin.
Desberdintze magmatikoa: hozte-prozesuan magma baten konposizioa aldatzea, elementuak kristalizatu ahala pixkanaka bereizi egiten direlako.
Lakolitoa: dilista-formako plutoia da, eta erraztasunez elkartzen da bere inguruko harriekin.
Plutoia: lurrazalaren barrualdean kristalizatutako harri magmatikoen masa.
Erreakzio-segida jarraitua: magma solidotuaren kristalizazio-prozesua, kristal-egituran eraldaketarik eragin gabe.
Erreakzio-segida etena: magmaren kristalizazio-prozesua, nahasketaren mineral desberdinak solidotu ahala kristal-egituran hainbat eraldaketa jasaten dituena.
Plaka-tektonika eta bulkanismoa
Fenomeno bolkanikoak plaka-tektonikarekin hertsiki lotuak daude
(2. gaia ikusi). Sumendi aktibo eta ez-aktibo gehienak plaken ertzen inguruan kokaturik daude. Dinamismo handiko inguruak izatea da horren arrazoia, eta bertan maiz sortzen diren pitzaduretatik barrena barrualdeko material magmatikoa lurrazalera agertu ohi da.