donald-duck-009.gif boto0020.gif


HARRI MOTAK

harri_motak.jpg



HARRIAK


Lurrazalaren funtsezko osagaiak dira harriak. Harriak ez dira beti begi bistaz ikusten paisaian, landaretza garatzen duen lur geruzez estaliak egoten baitira behin baino gehiagotan.

Definizioa: Prozesu fisiko-kimiko beraren baldintzen azpian egindako
mineralen elkarketa edo metaketa guztiei harri esaten zaie. Zenbaitetan, harri bat mineral bakar batez osaturik egon daiteke (igeltsua, kareharria), baina oso gutxitan gertatzen dira horrelakoak.

Harriak material solidoak dira ia beti. Petrolioa da solidoa ez den harri bakarra. Baina harrien egitura (gogortasuna, kolorea...) hainbat eratakoa izan daitekeenez, eta beren eratzeko modua ere desberdina izan denez, hainbat harri mota bereizten dira beren jatorriaren arabera, edo beren osaketaren dela medio.

Harri baten barnean bi eratako mineralak aurki daitezke:


· Funtsezkoak: harriaren izaera eratzen dutenak eta harriari dauzkan ezaugarriak ematen dizkiotenak izango lirateke. Esate baterako, kuartzoa, mika eta feldespatoa granitoan. Horietakoren bat ez izateak harri desberdin bat eragingo luke.

· Osagarriak: harri jakin baten ohiko konbinazioaren barruan sartu diren ezpurutasun mineralak izango lirateke. Harriaren oinarrizko ezaugarriak ez dira aldatuko.

Lurrazalean gertatzen diren hainbat fenomenoren eraginez, zenbait harrik presio gogorrak jasaten dituzte eta presio horiengatik deformatu egiten dira. Presio horien eraginez tolestu egiten dira harriak, eta hartzen duten egiturari tolesdura deitzen zaio. Beste batzuetan harriak deformatu eta tolestu beharrean hautsi egiten dira, pitzatu. Horren ondoren hautsitako bi harri zatiak desplazatzen badira, failak sortzen dira.

Sailkapen-irizpideak
Harriek azterketa-eremu oso zabala eta heterogeneoa osatzen dutenez gero, beharrezkoa da horiek sailkatzeko irizpide jakin batzuk aplikatzea. Gaur egun zenbait sailkapen-sistema daude, kasu bakoitzean aztertu behar den materiaren arabera. Garrantzitsuenen artetik ondoko hauek aipa daitezke:


· Ezaugarri kimikoak: lur-motak definitu eta aztertzeko erabiltzen dira batik bat. Nekazaritzan eta abeltzaintzan oso erabilgarriak dira, eta lurren emankortasun-maila zehazteko eta horiek hobeto aprobetxatzeko balio dute.

· Adina: hainbat esparru zientifikotan oinarri gisa erabiltzen da, hala nola, arkeologian, antropologian, paleontologian eta beste natur zientzia batzuetan. Harri baten adina zehaztasunez finkatzea oso erabilgarria da azterketa historikoak egiteko.

· Jatorria: harriak sailkatzeko geologian gehien erabiltzen den prozedura da. Harrien eraketa-prozesuak erabakiko ditu bere ezaugarri gehienak, eta oinarri logiko bat eskaintzen du katalogazio zehatzago bat egin ahal izateko.
Gutxiago erabiltzen diren beste sailkapen-prozedura batzuk ere badira, hala nola, harriaren kolorea, ezpurutasunak gehiago ala gutxiago agertzea, bere osagaiak elkartzeko modua, bere egoera fisikoa (solidoa, likidoa, etab.), besteak beste.

HARRI-MOTAK

Esan bezala, harriak sailkatzeko gehien erabiltzen den irizpidea beraien jatorriaren arabera da, eta irizpide honen arabera harriak hiru talde nagusitan sailkatzen dira;

v Harri magmatikoak edo igneoak
Harri magmatikoak magma hoztuz eta kristalduz eratzen dira. Magma mineral eta konposatu kimikoen nahastura urtuari esaten zaio, horien osagaiak silizioa, aluminioa, oxigenoa eta zenbait katioi, hala nola, burdina, magnesioa, kaltzioa eta sodioa izanik.

Magma eratzen duten mineral talde nagusiena silikatoak dira, eta hauen atomoen antolaketaren arabera propietate ezberdinak izango dituzte harriak. Silikatoen adibide batzuk honako hauek dira; olibinoa (oso ugaria Kanariar irletan), piroxenoak, anfibolak, feldespatoa, mikak...

Harri magmatikoak bi taldetan sailka daitezke;


o Harri plutonikoak; lurraren barrutik gainazalerantz doan magma kanpora heldu baino lehen hoztu eta solidotzen denean eratzen dira. Magmak abiadura oso mantsoa duenez igotzean, denbora ematen dio osagaiak antola daitezen.
Adibidea: GRANITOA. Hauxe kuartzo, feldespato potasiko, moskobita, biotita eta hornblenda mineralez osaturik dago.




irudi01.jpg




o Harri bolkanikoak; magama lurrazal osoa zeharkatu eta kanpora solidotu gabe ateratzen denean eratzen dira. Magma arin hozten da, eta horren ondorioz osagaiek ez dute mineraletan antolatzeko astirik.
Adibidea: BASALTOA. Hauxe olibino, piroxeno, anfibol eta plagioklasa mineralez osaturik dago.

basalto03.jpg




v Harri sedimentarioak
Sedimentazio-prozesuak lurrazalean edo horretatik hurbil dauden inguruetan gertatzen dira, sedimentazio-arroak deiturikoetan. Oro har, behealdeko inguruak dira, eta horietan, higaduratik datozen materialak metatu ohi dira, hala nola ibai-oheetan eta itsas hondoetan.

Harrien eraketa-mekanismo motel eta etengabea dira, tenperatura txikiak eta presio ertain-txikiak behar dituztenak.

Diagenesi izeneko prozesu osoak ongi zehaztuta dauden zenbait urrats bete behar ditu:


§ Materialen metaketa, estratu izeneko geruza horizontal paraleloak osatuz.

§ Mineralen trinkotzea, goiko geruzetan jalkitako sedimentu berrien zamaren ondorioz. Estratuetan sakonago barneratu ahala, porositatea gutxitu eta dentsitatea handitu egingo da.

§ Zementatzea, hots, hutsarteak eta poroak material disolbagarrien bidez betetzea, gorputz solido trinko bat osatu arte partikulak batzen dituen lekeda baten modura jokatuz.

§ Erreakzio kimikoak, sedimentuko mineralen eta material zimentatzaileen artean, kristal-egitura berriak agertzea eta konposatu kimiko egonkorrak osatzea ahalbidetuko baitu horrek.

Motak

Funtsean hiru eratako harri sedimentarioak daude, eta horiek, aldi berean, beste kategoria txikiago batzuetan banatzen dira:
o Harri detritikoak:
§ Konglomeratuak: pusketa handiek osatuak.
§ Hareharriak: pusketa ertain edo txikiak.
§ Buztinak edo lutitak: oso pikor finez osatutako hauek dira ugarienak. Limolitak (mikroskopio optikoz ikusten da pikorra) edo buztin-harriak (mikroskopio elektronikoz ikusten da pikorra) izan daitezke.

irudi04.jpg




o Harri kimikoak eta biokimikoak:

Uretan disolbatutako ioien metaketa bidez eta erreakzio kimikoen bidez eratzen dira. Harriaren eraketan izaki bizidunek parte hartzen badute, jarduera biokimikoaz hitz egiten da. Bi eratako harri kimikoak ditugu:

§ Karbonatatuak: beren konposizioan karbonatuak dituzte. Talde honetan ohikoak dira kareharriak eta dolomiak.


kareharria.jpg





§ Ebaporitikoak: aintzira eta itsasoen hondoan gatzak metatuz eratzen dira, lurruntze handiko inguruetan Kaltzita eta igeltsua dira harri-mota honen bi adibide.


irudi03.jpg

o Harri organikoak:
Era askotako materia organikoaren metaketa bidez eratu dira, animalien eta landareen hondakinen bidez esaterako. Funtsean bi eratako harri organikoak bereiz ditzakegu: ikatz naturalak eta petrolioa, biak ere industria mailan erregai gisa erabiliak.
v Harri metamorfikoak
Metamorfismo kontzeptuak, lurrazalaren barruan egoera solidoan dauden harriek jasaten duten edozein eratako eraldaketa adieraziko luke.
Metamorfismoaren eraginpean, harri jakin batek bere egitura-ezaugarriak, ezaugarri fisikoak eta kimikoak aldatzen ditu, guztiz ezberdina den beste harri batean sortuz.
Prozesu honetan eragiten dituzten faktore garrantzitsuenak presio eta tenperatura aldaketak dira. Dena den, denbora eta agente kimiko aktiboak ere, erreakzio metamorfikoak sor ditzakete.
Lurreko harririk zaharrenak metamorfikoak dira, horietako batzuk 3.500 milioi urte baino gehiagokoak izanik.

Edozein harri mota metamorfizatu daiteke; adibidez, sumendi baten berotasunak harri magmatikoak metamorfiza dezake, edota, buztin-harriek (sedimentarioak), sedimentu-geruza asko dituztelako, jasandako presioa handia denean ere metamorfiza daiteke.
irudi06.jpg harrien02.jpg


5.irudia. Harrien zikloa.
Harri metamorfiko ezagunenak ondoko hauek dira; marmola, arbela, kuartzita eta mikazita.



irudi07.jpg
6.Irudia. Hiru eratako harri metamorfikoak, ezkerretik eskumara: mikazita, marmola eta kuartzita.



MINERALAK

DEFINIZIOA

Minerala substantzia naturala, konposizio kimiko jakinduna, zeinean bere osagai kimikoak kristalizazio-sistema baten arabera ordenaturik dituen. Definizio honetatik sustantzia artifizialak baztertu behar dira. Mineralen adibide moduan hauetxek ditugu: kuartzoa, kaltzita, gatza, izotza, grafitoa...



NOLA BEREIZTU MINERALAK ?
Mineralen bereizketan pentsatzen hasiez gero derrigorrezkoa gertatuko zaigu erakusten dituzten propietateak ezagutzea, horien arabera bereizi eta sailkatu egiten baitira. Hona hemen begibistaz bereizteko erabili behar diren propietate adierazgarri edo bereizgarriak.

      • Kolorea.

Mineralean begibistaz ikus daitezkeen koloreak. Mineral baten kolorea aldakorra izan daiteke, konposizio kimiko eta propietate fisikoen arabera. Adibidez, kuartzoa zuria, horia, gorria, morea edota gardena izan daiteke. Horrez gain, mineral askok ez du kolore jakinik eta gardena agertzen dira, kuartzoa kasu.


      • Marra-kolorea.

Minerala, bera, baino gogorragoa den beste material batekin marratzean sortzen den mineral-hautsaren koloreari deritzo. Ez du zerikusirik mineralak marratu orduko zeukan kolorearekin. Esate baterako, pirita hori kolorekoa da, baina marratzerakoan hauts berde-beltza ematen du.


      • Gogortasuna

Mineralak bera marratzeko mementuan erakusten duen erresitentziari deritzo. Gogortasun eskala desberdinak erabiltzen dira, baina Mohs-ena sinpleena eta erabilgarriena da mineralak bereizten hasteko.


      • Mineralen formak (Morfologia).

Mineralaren kanpoko formari habitoa esaten zaio. Mineralen kanpoko forma era geometrikoan edo masiboan ager daitezke. Era masiboan agertzen badira, kanpoko forma geometrikorik jakin gabe agertzen dira. Adibidez, goethita. Ondo kristalizaturik agertzen badira, forma geometrikoak emanez ager daitezke. Forma guztietako kristalak exisitzen dira. Gainera, kristalak multzoka edo eta era isolatuan ager daitezke (ikus kristalen formen taula ).

Kristalak ( mineral guztiak definizioaz ) era berean hainbeste izenekin deskriba daitezke beraien sistema kristalinoa kontuan hartuz: kristal erronbikoak, ortorronbikoak, tetragonalak, etabar.

Kaltzita esaterako 2.000 forma desberdin baino gehiagotan aurkitu da gaur arte. Normalean, ordea, mineral-mota bakoitza 2-3 forma desberdinetan agertzen da gehienetan. Mineral desberdin bik kanpoko forma berdina eman dezakete eta, batzuetan, zaila izaten da biak kanpoko itxuran oinarrituta bereiztea. Esate baterako, zelestina eta zerusita.


      • Xaflakortasuna.

Mineral batek xafletan apurtzeko duen joera da. 3 xaflaketa graduak bereizten dira. Ez da nahastu behar harria eta minerala. Harria hainbat mineral desberdinez osaturik egon daiteke, harri poliminerala (granitoa harria dena, kuartzoz, mikaz eta feldespatoz dago osatuta), edota bakar batez, monominerala, kararria esaterako kaltzitaz ia soilik osotuta dagoelako.