20080719-e-learning5.jpg gohome.png











boto0001.gif Ikasteko GOMENDIOAK (Bideoak)

Oraingoan Doctor Koshek emandako aholku batzuk ekartzen dizkizuet youtube-n aurkitutako bideo batean. Lagungarria dela iruditzen zait. Ea zer iruditzen zaizuen zuei.







boto0001.gif Beste bideo bat ekartzen dizuegu. Youtube-n aurkitu dugu eta besteak baino pixkat luzeagoa da. Ea zer iruditzen zaizuen!






boto0001.gif Excelente tutorial sobre la AUTOESTIMA.





NOLA IKASI?

Askotan, ez dakigu oso ondo nola ikasi behar dugun. Hori dela eta, hona hemen aholku batzuk era errez, eroso eta azkarrean ikasteko.
bonbilla.jpg
  • Gosearekin ikastea ez da komenigarria.
  • Argi egokia izaten saiatu.
  • Apunteak prest izan itzazu.
  • Testu bat irakurri behar duzunean, lehenengo orokorrean irakurri eta gero garrantzitsuena azpimarratu.
  • Lo egitea garrantzitsua da eguna hobeto aprobetxatu ahal izateko.
  • Bakarrik ikastea ona da, baina taldean egitekotan era arduratsuan antolatzea komeni da.


MOTIBAZIOA


optimismo.jpg
Motibazioa oso gauza garrantzitsua da ikasterako orduan. Horregatik, gaurkoan motibazioari buruzko zeozer jartzea bururatu egin zait. Motibazioari buruz hitz egiten dugunean, bi mota daudela esan dezakegu:
  • Kanpokoa: Onura materialekin zerikusia du. Kanpoko beharrak asetzean datza. Orduan materiala den zerbait lortzeko ikasten da. Adibidez: dirua, motorra...
  • Barnekoa: Norberarekin harro egoteko arrazoiarekin zerikusia du. Barneko beharrak asetzean datza. Satisfakzio pertsonala da. Ez da ikasten zerbait materiala lortzeko.
Hau ikusita, norberak erabakitzen du zer nolako motibazioa duen eta zer nolako motibazioa nahi duen.
Ikasteko motibaziorik ez badaukazue, ikasteko arrazoiak bilatzea egokia litzateke. Horretarako, egin klik hemen. Bertan, motibazioari buruzko informazio gehiago izango duzue eta ikasteko arrazoiak ere aurkituko dituzue. Horrez gain, test antzeko bat daukazue, beste gauza batzuen artean, zuen motibazioa nolakoa den ikusteko.


GURASOENTZAKO LAGUNTZA


parents.jpg
Gaurkoan, gurasoentzako aholkuak dakartzat euren seme-alabei lagundu ahal izateko.
Hauek dira zuen seme-alabek erabili behar dituzten ikas teknikak:

  • Testua behar adina aldiz irakurtzea ulertu arte. Hitzen bat ez badute ulertzen, hiztegia erabiltzen erakutsi.
  • Ideia nagusiak azpimarratu eta eskema edo laburpena egitea.
  • Laburpena buruz ikastea eta ahoz nahi idatziz adieraztea.
Informazio sakonagoa nahi baldin baduzue jo ezazue orrialde honetara.


NON DAGO GAKOA?


Lehengo egunean, El Semanal aldizkarian azterketei buruzko artikulu bat irakurri nuen. Bertan aholku batzuk agertzen ziren. Gakoa hauetan dago:
  • Planifikazioa: Zenbat eta arinago hasi ikasten, hobeto. Baina garrantzitsuena denbora antolatzea eta disziplinatua izatea da. Ikasten ari zaren bitartean atseden hartzea ona da eta ikasteko leku finko bat bilatzea ere aproposa da.
  • Baikortasuna: Kalitateak ere balio du, ez bakarrik kantitateak. Ez da ona buruz ikastea, kontzeptu klabetan zentratu behar gara eta hauek gure hitzekin azaldu. Azterketa baino lehenago egindako eskemak errepasatu behar dira. Adituek gairik zailenetatik hastea, errezenekin jarraitzea eta zailtasun pixka bat dutenekin amaitzea gomendatzen dute.
  • Motibazioa: Azterketak bizitzaren parte direla onartu behar dugu, eta ondo egin behar ditugu ateak zabaltzen dizkigutelako. Horretarako ondo prestatu behar ditugu. Horrela, hainbeste lan egin ondoren, saria izango dugu.
  • Erlajazioa: Burmiunak ere atseden behar du. Horregatik ikasketak eta bizitza soziala tartekatu behar ditugu.
  • Simulazioa: Azterketen antzekoak diren ariketak prestatu ahal ditugu gure kabuz, horrela dakiguna neurtuko dugu beste gauza batzuen artean. Klasekideekin ere geratzea ona da azterketa itxurak egiteko.
  • Azterketa: Garrantzitsuena deskantsatuta heltzea da. Ez da egokia azterketa baino lehen liburu bat hartzea. Alkohola, pilulak eta horrelakoak hartzea ere ez da ona.
Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen. Artikulu hau maiatzaren 11n agertu egin zen.

Ikasteko ahulkoak


Ikasteko aholkurik nahi? Hemen dauzkazue ikasten lagundu ahal dizueten aholku batzuk:
  • Aulki erosoa erabili.
  • Argi egokia erabili.
  • Zure logelan edo liburutegian ikasi.
  • Mahaia garbi egon behar da eta ikasteko tokia atsegina.
  • Musika entzun nahi izatekotan kontzentrazioa behar ez duzunean bakarrik jarri.
  • Behar duzun guztia ikasten hasi baino lehen prestatu.
  • Banakako ikasketa hobeagoa da.
  • Ikasteko ordutegi bat egin.
  • Ordutegi hori eskura izan.
  • Ikasketa eta atsedena orekatu.
  • Telebista gehiegi ikustea ez da ona. Aukeratu gustuko duzuna eta atseden hartzen duzunean ikusi.
  • Sei ordu baino gutxiago lo egitea ez da komeni.
Aholku gehiago nahi izatekotan orrialde honetarajo ezazu.

LAN_EGUTEGIA DISEINATU


calendar.jpgGure lan-egutegia diseinatzea ondo dago gure denbora antolatu ahal izateko. Horregatik "MH" aldizkarian aurkitutako laburpentxo bat jarriko dizuet: Denbora eta egunak planifikatu gai guztiei buruz zerbait jakiteko. Planifikatuz, gai guztiei buruzko informazioa, pixkatxo bat bada ere, izango duzu.
  • Ondo irakurri ikasi behar duzuna eta zalantzak baldin badituzu orri batean apuntatu.
  • Gaiak ondo banandu eta ordenean jarri.
  • Oinarrizko ideiak buruz ikasi.
  • Gai bakoitza eskema batean laburtu, horrela errazago ikasiko duzu.
  • Beste gai batera pasatu baino lehen, ikasitako gaia behin birpasatu gutxienez.
Zure kabuz edo lagunekin azterketa antzeko bat egin.



IKASTEKO TEKNIKAK


aprender.jpgOrri honetan ikasteko teknikei buruz informazioa aurki dezakegu, izan ere, askotan, ikasten ez jakiteagatik, motibazio faltagatik eta beste gauza askorengatik eskola porrota egoten da. Beraz, umeentzat, nagusientzat, gurasoentzat eta oro har denontzat lagungarria izan daitekeen informazioa dago.


AZPIMARRATZEA


Orain, azterketa garaian gaudenez, azpimarratzeari buruzko zerbait jartzea egoki dela iruditzen zait. Horretarako hemen dauzkazue galderarik garrantzitsuenak azpimarratzen ikasteko.
  • Zer da azpimarratzea?
  • Zergatik da garrantzitsua azpimarratzea?
  • Zer azpimaratu behar dugu?
  • Zelan antzematen ditugu ideia nagusiak?
  • Nola azpimaratu behar da?
  • Noiz azpimarratu behar da?
Galdera hauen erantzuna jakin nahi baduzue, joan hurrengo orrialdera.

LABURPENA


cuaderno.jpgGaurkoan ikasteko beste teknika bat ekartzen dizuet: laburpena.
Baina, zer da laburpena? Zertarako egiten da?
Laburpena testu bat laburbiltzeko erabiltzen da. Laburpena, azpimarratzea bezala, ikasteko teknika garrantzitsua da. Testua laburbilduz hobeto ulertuko dugu gaia, baina laburpena egin baino lehen ideia nagusiak azpimarratu behar ditugu.
Laburpenak ikasten laguntzen gaitu, izan ere, gure hitzekin egin ahal dugu eta horrela askoz errazagoa da ikastea.
Laburpena egiteko, testua ondo ulertu behar da, eta behar adina aldiz irakurri behar dugu, hiru aldiz gutxienez: lehenengoa azkar, bestea lasai eta azpimarratuz, eta azkenengoa lasaiago eta aldi berean buruz ikasiz.
Gai honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero (laburpenaren ezaugarriak adibidez), hemen edo hemen egin ezazue klik.


ESKEMAK


Eskemak egitea garrantzitzua da. Orri honetan oso ondo adierazita dago nolakoa den teknika horrek.

MEMORIA LANTZEKO TESTAK


Beharbada zuen memoria neurtu nahi duzue, edo zer nolako memoria daukazuen jakin nahi duzue.
Horregatik, gaurkoan test batzuk ekartzen dizkizuet. Hemen uzten dizuet lotura bat, probatu nahi izatekotan, klik egin dezazuen. Bertan test desberdinak aurkituko dituzue, asmakizunak, memoriarako testak eta matematikazkoak besteak beste.
Aurrekoarekin nahiko izango duzuela uste dut baina gehiago nahi izatekotan egin klik hemen edo hemen.