Narrazioa pertsonaia batzuei gertatzen zaizkien benetako edo ametsezko gertaeren kontaketa da. Honela bada, gertatu zaigun edo amets egin dugun zerbait kontatzen badugu, edota ipuin bat kontatzean, narrazio bat egiten ari gara. Narrazioan, askotan, deskripzioak egiten dira, hauek akzioa etetera eta hurrengo jazoeren "eszenatokia" prestatzera behartzen gaituzte. Hiru deskribapen mota nagusi daude: lekuena, objektuena eta pertsonena.
Markoa eta bilbea
Narrazioak bi zati ditu: markoa eta bilbea.
Markoa gertaera non eta noiz gertatzen den eta pertsonaia batzuk aurkezten diren zatia da. Kontaketaren hasieran agertzen da.
Bilbea edo istorioa pertsonaiei jazotzen zaizkien gertaeren multzoa da. Oro har, narrazioek egitura antzekoa izaten dute, hau da, "hezurdura" bat non kontaketan gertatzen den guztia antolatzen den.
Pertsonaiak
Narrazio bateko pertsonaiek izaera jakin bat dute, batzuetan berdin jarraitzen duena kontaketa osoan, ipuinetan bezala; eta beste batzuetan, garatu egiten dena bilbeak aurrera egin ahala.
Protagonista gertaeraren zati nagusiena aurrera eramaten duen pertsonaia da. Kontaketa askotan aurkako bat ere izaten da, pertsonaia negatiboa, pertsonaia nagusiarekin konparatuz zeharo ezberdina dena eta honen aurka egoten dena.
Narratzailea
Oro har, narratzaileak pertsonaiei gertatzen zaiena kontatzen du. Horrelakoetan
hirugarren pertsona erabiltzen du.
Beste batzuetan, ordea, narratzailea gertaeretan parte hartzen duen pertsonaia bat da. Horrelakoetan, lehen pertsona erabiltzen du.
Narratzaileak bere bizipenak kontatzen baditu autobiografia bat da, edota narrazio autobiografikoa. Egileak bere bizitza kontatzen badu, benetako autobiografia da, eta egileak narratzailea protagonista bezala aurkezten badu, fikziozkoa da.
Objektuen deskribapena
Narrazioetan gauzen deskribapenek xehetasun garrantzitsuetan ohartaraztera eramaten dute irakurlea eta kontaketari sinesgarritasuna ematen diote.
Objektu bat deskribatzeko bere ezaugarri nagusienak aipatzen dira: forma, neurria, sortzen duen zirrara... Eta objektuak zatiak baditu, banan-banan aipatzen eta ordenan zehazten dira.
Objektuen deskripzioetan hitz jakinak erabiltzen dira; adibidez, horma-erloju baten deskribapenean, caja, esfera, manilla, pesas... bezalako hitzak erabiltzen dira. Beharrezkoa bada objektuaren zati bakoitzaren kokapena adieraztea, ondorengo lokuzio hauek erabiltzen dira: encima, sobre, a los lados...
Erretratua
Pertsona bati zehatz-mehatz egindako deskripzioari deitzen zaio erretratua. Bi eratakoa izan daiteke:
Erretratu fisikoa
Batzuetan, erretratuak pertsonaren aurpegieran edo kanpoko itxuran jartzen du arreta: aurpegian, gorpuzkeran, janzkeran...; horrelakoetan erretratu fisikoa dela esaten dugu.
Erretratuen bitartez, idazleak irakurleei transmititzen die pertsonaiak nolakoak diren, eta ekintza burutuz imajinatzen laguntzen die.
Erretratu bat egiteko pertsonaiaren ezaugarri nagusienak aukeratzen dira; adibidez, frente amplia, ojos redondos e inquietos, andar desgarbado... Ondoren ezaugarri aipagarrienak zerrendatzen dira, oro har hurrenkera jarraituz, itxura orokorretik hasita ezaugarri zehatzetaraino.
Izaera-erretratua
Pertsona bat deskribatzea bere sentimenduak adieraziz, bere ohiturak eta bere izaera osoa kontuan hartuz, izaera-erretratua egitea da.
Ipuinetan eta eleberrietan agertzen diren izaera-erretratuek pertsonaia bakoitza irudikatzen eta bere barruan sartzen laguntzen diote irakurleari.
Izaera-erretratua egiteko pertsonaien ezaugarri psikiko nagusienak aukeratzen dira. Batzuetan, kanpotik deskribatzen da pertsonaia, jarraian bere izaera deskribatzeko; baina beste batzuetan, nahasi egiten dira kanpoko itxurako deskripzioak eta izaerakoak.
Narrazioa eta deskribapena
Narrazioa pertsonaia batzuei gertatzen zaizkien benetako edo ametsezko gertaeren kontaketa da. Honela bada, gertatu zaigun edo amets egin dugun zerbait kontatzen badugu, edota ipuin bat kontatzean, narrazio bat egiten ari gara. Narrazioan, askotan, deskripzioak egiten dira, hauek akzioa etetera eta hurrengo jazoeren "eszenatokia" prestatzera behartzen gaituzte. Hiru deskribapen mota nagusi daude: lekuena, objektuena eta pertsonena.
Markoa eta bilbea
Narrazioak bi zati ditu: markoa eta bilbea.
Pertsonaiak
Narrazio bateko pertsonaiek izaera jakin bat dute, batzuetan berdin jarraitzen duena kontaketa osoan, ipuinetan bezala; eta beste batzuetan, garatu egiten dena bilbeak aurrera egin ahala.
Protagonista gertaeraren zati nagusiena aurrera eramaten duen pertsonaia da. Kontaketa askotan aurkako bat ere izaten da, pertsonaia negatiboa, pertsonaia nagusiarekin konparatuz zeharo ezberdina dena eta honen aurka egoten dena.
Narratzailea
- Oro har, narratzaileak pertsonaiei gertatzen zaiena kontatzen du. Horrelakoetan
hirugarren pertsona erabiltzen du.Beste batzuetan, ordea, narratzailea gertaeretan parte hartzen duen pertsonaia bat da. Horrelakoetan, lehen pertsona erabiltzen du.